Zer dira harriak? Harria geosfera osatzen duen materiala da. Harriak minerale ? osatuta daude, baina batzuek landare- edo animalia-hondarrak ere badituzte. Harri batzuk mineral bakarraz osatuta daude, eta beste batzuk, berriz, hainbat mineralez. Ia denak solidoak dira, baina badira likidoak direnak ere, petrolioa kasurako.