Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EUSKAL PILOTAREN EBOLUZIO HISTORIKOA - Coggle Diagram
EUSKAL PILOTAREN EBOLUZIO HISTORIKOA
JATORRIA (Erdi Aroa)
Jeu de paume: Euskal Pilotaren aitzindari nagusia da. Erdi Aroan jokatzen zen eta bi adar nagusitan banatu zen:
Longe Paume: Herriko plazetan eta zelaietan jokatzen zen, plaza libreko jokoen aitzindaria. Pilota gozuak eta handiak erabiltzen ziren.
Courte Paume: Frantzian nobleek instalazio itxietan ("Tripot") jokatzen zuten. Trinketeko jokoen aitzindaria da.
2. JOKAMOLDEEN BILAKAERA
Joko Zuzenak (Jatorrizkoak): Euskal Pilotaren jatorria eta erro historikoa dira. Marra baten gainean eta botarria erabiliz aurrez aurre jokatzen da.
Marradunak (Plaza librea):
Bote luzea: 5:5 kintze sistema, eskuz jokatzen dena.
Laxoa: 4:4 kintze sistema, eskularru motz/luzearekin jokatua.
Errebotea: 5:5 kintze sistema, eskularruz edo xisteraz jokatua (euskaldunok asmatutako jokamoldea).
Marra gabeak (Trinketa):
Pasaka: 2:2 kintze sistema, 200 gramotik gorako pilotekin eta eskularru motzekin jokatzen da.
Joko Ez Zuzenak / Plekakoak (Beranduagokoak): Beranduago sortu ziren. Pilota frontisean (horman) botatzen da, ez zuzenean aurkariaren eremura. Tresnaren arabera sailkatzen dira:
Eskupilotakoak: Eskularru bakarrez babestuta jokatzen da, pilotak frontoiaren irakurketa eta ahalduntze fisiko handia eskatzen duelarik.
Pala-paletakoak: Zurezko tresnak erabiltzen dira (pala motza, pala zabala, larruzko eta gomazko paleta).
Xisterakoak: Zesta punta, erremontea eta joko garbia. Pilotari abiadura handia ematen diote eta Errebotearen ondarea jaso dute.
Xarea eta Frontenisa: Erraketarekin jokatzen diren modalitateak dira, tenisarekin ahaidetasun historikoa dutenak.
3. MUGARRI HISTORIKO INSTITUZIONALAK
1900: Euskal Pilota kirol ofiziala izan zen Parisko Olinpiar Jokoetan.
1929: Nazioarteko Pilota Federazioa (FIPV) sortu zen Buenos Airesen.
4. GAUR EGUNGO EGOERA ETA MODALITATE BERRIAK
Euskal Pilota Egokitua (Inklusioa): Gurpil-aulkian jokatzen den bertsio inklusiboa garatu da, bereziki gomazko paleta modalitatean.
Nazioarteko Hedapena: Espazio eta arau sinpleagoko modalitate berriak sortu dira:
One Wall: Horma bakarraren aurka jokatzen den modalitatea.
Frontball: Pilota handiago eta leunagoarekin jokatzen den bertsioa.