Zer da zura?
Zura zuhaitzen enborretik lortzen dugun materiala da, eta hari edo zuntz txikiz osatuta dagoenez, egitura haritsua du. Batez ere zelula hilen geruzez (zelulosa eta lignina) eginda dago, urtero azalaren azpian hazkunde-eraztun berri bat sortzen baita. Enborraren barrualdean zurgiharra dago (zur zaharra eta gogorra, zelula hilekin), eta kanpoaldean zurgizena (zur gaztea, bigunagoa, ur gehiagorekin eta garestiagoa). Azkenik, dena babesten duen kanpoko geruza azala da (hortik ateratzen da kortxoa, adibidez).