Asteasu, Gipuzkoa, 1951. urtean jaio zen. Joseba Irazu Garmendiaren goitizena da Atxaga. Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Bilboko Unibertsitatean, eta hainbat lanbidetan aritu izan zen, harik eta, azkenik, laurogeiko hamarkadaren hasiera aldera, literaturati bete-betean ekin zion arte.