Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
INMUNITATEA - Coggle Diagram
INMUNITATEA
Gaixotasun infekziosoak
Infekzio bat gertatzen denean, hainbat termino garrantzitsu bereizi behar ditugu:
Patogenoak: Gaixotasunak eragiteko gaitasuna duten mikroorganismoak dira. Kutsatutako pertsona batetik pertsona osasuntsu batera igarotzeko gaitasuna dute.
Infekzioa: Kanpoko mikroorganismo bat gure gorputzean sartu eta bertan finkatzen deneko prozesua da.
Mikroorganismo oportunistak: Normalean kaltegarriak ez diren mikroorganismoak dira, baina gure defentsak baxu daudenean (ahulduta gaudenean) aukera aprobetxatzen dute gaixotasuna sortzeko.
Birulentzia: Patogeno batek kalte egiteko duen indarra edo maila da. Zenbat eta birulentoagoa izan, orduan eta gaixotasun larriagoa eragingo du.
-
Hedatzea
Gaixotasun infekziosoak nola eta zenbat hedatzen diren aztertzean, hiru kategoria bereizten ditugu:
Endemia: Eskualde zehatz batean modu iraunkorrean edo ohikoan agertzen den gaixotasuna (adibidez, sukar horia eremu tropikaletan).
Epidemia: Gaitza espero baino azkarrago eta jende gehiagori eragiten dionean eremu jakin batean (adibidez, urteroko gripea).
Pandemia: Epidemia maila globalera iristen denean, mundu osoan zehar hedatuz (adibidez, COVID-19).
infekzioen prebentzioa
- Kutsabideen kontrola: Higienea (eskuak garbitzea), maskarak, uraren tratamendua eta desinfekzioa.
- Isolamendu neurriak: Gaixo daudenak pertsona osasuntsuetatik bereiztea (bakartzea) edo gaixo egon daitezkeenak behaketan jartzea (koarentena).
- Inmunizazioa (Txertoak): Gorputzari "erakustea" nola defendatu behar den, patogeno ahulduak edo haien zatiak (antigenoak) sartuz, benetako eraso baten aurrean erantzuna azkarra izan dadin.
-
-
-
Inmunitate motak
Inmuniazio aktiboa
Gorputzak berak sortzen ditu antigorputzak eta memoria inmunologikoa uzten du. Babesa iraunkorra da (hilabeteak edo bizitza osoa).
Naturala: Gaixotasun infekzioso bat pasatzean lortzen da. Gorputzak patogenoa garaitzen du eta oroimena gordetzen du.
-
Inmunizazio pasiboa
Antigorputzak "prest" jasotzen dira, kanpotik. Ez du memoriarik sortzen. Babesa berehalakoa da, baina laburra (antigorputz horiek deuseztatu arte).
Naturala: Amaren bidez jasotzen da (plazentatik edo amaren esnearen bidez). Haurtxoa babesten du bere sistema propioa garatu arte.
Artifiziala: Seroterapia (serumak). Antigorputzak dituen odola edo plasma injektatzen da kutsatze arrisku handia dagoenean (adibidez, suge-hizkaren aurka edo tetanosaren aurka).
Txertoak
Antigeno txertoa
-
Txerto kimikoa da. Patogenoaren zati espezifikoekin (proteinak, gluzidoak...) egindakoa. Gorputzak zati horiek ezagutzen ditu eta erantzuna abiarazten du.
mRNA txertoa
Ez da antigenoa sartzen, baizik eta antigeno hori sortzeko argibide genetikoak (RNA mezularia).
Gure zelulek mRNA hori irakurtzen dute -> antigenoa (proteina) sortzen dute -> sistema immunitarioak proteina hori detektatu eta antigorputzak zein memoria-zelulak sortzen ditu.
Transplanteak
-
MHC Proteinak: Zelula guztien gainean dauden identifikazio-proteinak dira. Hornitzailearen eta hartzailearen MHC-ak desberdinak badira, sistemak "arrotz" gisa hartu eta eraso egingo die (Errefusa).
Ekiditeko: Histobateragarritasun probak egiten dira eta transplante ondoren botika immunoezabatzaileak hartu behar dira.
-
Minbizia
Minbizia zelulak modu kontrolik gabe zatitzen direnean sortzen da, tumoreak edo neoplasiak osatuz.
Metastasia: Zelula minbizidunak odolaren edo linfaren bidez beste organo batzuetara mugitzen direnean.
Defentsa: Sistema immunitarioak zelula tumoralak detektatu eta suntsitu ditzake (NK zelulak eta T zitotoxikoak erabiliz).
Ingeniaritza Genetikoa (Immunoterapia berria): Gaur egun, tratamendu berritzaileak garatzen ari dira:
-
-
Terapia biologikoak: Antigorputz konjugatuak erabiltzea. Antigorputz hauek misilak bezalakoak dira: substantzia toxiko bat daramate lotuta eta bakarrik zelula minbizidunari itsasten zaizkio, substantzia hori zuzenean tumorearen gainean askatuz.
Gure organismoak defentsa-mekanismoen multzo bat dauka ingurunean dauden mehatxuei aurre egiteko. Sare konplexu honen helburu nagusia gu babestea da, batez ere gure osasuna arriskuan jar dezaketen patogenoetatik (birusak, bakterioak, onddoak eta protozooak). Immunologia aztertzen du.