Euskal literaturaren modernizazioa XX. mendearen bigarren erdian, bereziki 1960ko hamarkadatik aurrera. Garai horretan, euskal literaturak tradizioarekiko haustura nabarmena egin zuen. Subjektuaren barne-mundua, existentziaren zentzua, nortasunaren krisia eta konpromiso soziala bihurtu ziren gai nagusi. Forma aldetik, hizkera zuzenagoa, esperimentazio narratiboa eta egitura tradizionalen haustura nagusitu ziren.
EXISTENTZIALISMOA
EZAUGARRIAK
-
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua da lehen euskal obra existentzialista, pertsonaia baten barne mundua, zalantzak eta kezkak kontakizunaren erdigunean jarri zituelako.
XX. mendeko pentsamendu eta literatura-joera da, gizakia eta haren existentzia erdigunean jartzen dituena.
TXILLARDEGI
Familia burges batean jaio zen, Francoren diktaduraren testuinguruan hazi zen.
1957an Euskaltzaindiko euskaltzain urgazle izendatu zuten, 1964an euskara batuaren oinarriak finkatzen parte hartu zuen.
1948an hasi zen bere kabuz euskara ikasten. 1952an Ekin taldea sortu zuen, ETAren aurrekaria izan zen. 1959an ETAren sorreran parte hartu zuen, baina 1961ean, Ipar Euskal Herrira erbesteratu behar izan zuen, 1967an ETA utzi zuen. Irakasle izan zen, unibertsitate ezberdinetan.
Bere lanek existentzialismoaren eragin zuzena dute: norbanakoaren askatasuna, hautua, ardura eta bakardadea dira gai nagusiak