Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DENBORA LIBREKO HEZIKETA - Coggle Diagram
DENBORA LIBREKO HEZIKETA
UDALEKUAK
Oporraldietan egiten dira eta balioen heziketa, autoestimua eta taldelana bezalako kontzeptuak lantzen dira.
Metodologia aktiboa erabiltzen duten begirale talde bat egoten da arduradun moduan. Begiraleen funtzioetako batzuk helburuak ezartzea, jarduerak prestatzea eta balorazio bilerak egitea dira.
Udalekuak arautzen duen araudia dago, eta baimenak lortzeko beharrezko izapideak egin beharko dira.
-
GABONETAKO HAUR PARKEAK
Haurrek gabonetako oporretan duten denbora librea betetzeko jarduera eskaintzen duten espazioak dira.
Bi plangintza mota egiten dira, orokorra eta espezifikoa. Eta metodologiari dagokionez ez dago bakarra. Hala ere hainbat helburu daude, adibidez haurraren garapen osoa sustatzea, irudimena lantzea etab.
LUDOTEKAK
Haurrari jostailuak maileguan eskuratzeko eta jostailuarekin zuzenean jolasteko aukera ematen dion lekua da.
Honen plangintza ere 3 mailatan bereizten dira. Epe luzera, ertainera eta laburrera.
Antolamenduari dagokionez ludotekarien eta haurren kopuruak kontuan hartuko dira, denbora, materiala, jostailuak eta espazioarekin batera.
Helburuetako batzuk haurraren garapen osoa sustatzea, haurren irudimena lantzea eta komunikazioa areagotzea dira. Gainera, bertako metodologia askatasunean oinarritzen da.
Bestalde dokumentazio eta baimenak ere badaude, funtzionatzeko ohiko arauekin batera.
HIRI KOLONIAK
Udako hilabeteetarako alternatiba da eta jarduera ludikoak eta kirol aurrekoak eskaintzen ditu kideekin elkartzera bultzatuz. 3 urtetik 12-14ra bitarteko haurrak joaten dira.
Udalekuetatik desberdinduta, hiri kolonien plangintza denboraz egin behar da. Alde batetik proiektu pedagogikoa eginez, eta bestetik beharrezko guztia planifikatuz. Lekua, ordutegia...
-
Jarduerak hautatzean haurrak landu beharreko eremu guztiak eduki behar dira kontutan, fisikoa, kognitiboa, afektiboa ea soziala.
ESTALPEKO HAUR PARKEAK
-
Antolamenduari dagokionez begiraleek hainbat funtzio ezarrita edukiko dituzte. Haurrak 2 jolas eremuetan banatzen da, 1-4 eta 5-12urtekoentzat. Denbora eta espazioa ere kontuan hartu behar dira.
Metodologiari dagokionez, jolas librea bultatzen du.
Denbora librea eta aisialdia edozein pertsonentzat garrantzitsua den kontzeptua da. Hona hemen haurrentzako baliabideetako batzuk: