Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GIZARTE PROIEKTUAK - Coggle Diagram
GIZARTE PROIEKTUAK
Planifikatzea
Helburu jakinak lortzeko beharrezko prozedurak, baliabideak eta pausoak definitzen ditu.
Galdera gidariak egitea: zer, zergatik, zertarako, non, nola, noiz, norentzat, nortzuk, zerekin.
Planifikatzea jarduera guztiak modu arrazional eta ordenatuan antolatzea da.
Planifikazio egokiak baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea eta helburuak lortzeko aukerak handitzea ahalbidetzen du.
Proiektuak egitea eta diseinatzea
Antolaketa-logika malgua daukate: ez dago errezeta edo egitura bakar itxirik.
Helburua
: ideia bat edo beharrizan baten erantzuna modu egituratuan eta planifikatuan gauzatzea.
Proiektuak dira gizarte- eta hezkuntza-eremuan gehien erabiltzen den planifikazio-teknika .
Proiektuek jarduera guztiak koherentziaz lotzen dituzte eta ekintza-prozesua aurrez planifikatzen dute.
Proiektuaren kontzeptua
Arazo identifikatu bati erantzuten dio, eta errealitatea hobetzeko tresna da.
Proiektuetan jarduerak denboran sekuentziatuta agertzen dira eta arduradunak zehaztuta daude.
Proiektua da: “jarduera eta baliabide multzo bat, helburu zehatz bat lortzeko modu antolatuan egituratua” .
Proiektuaren egitura
Produktuak:
Proiektuaren emaitza konkretuak, izan materialak edo ez.
Kokapena:
Proiektua non gauzatuko den: lurralde-eremua, espazio fisikoak eta estaldura.
Jarduerak:
Zer egingo den, nola antolatuta eta zein ordenatan. Helburuekin lotuta egon behar dira.
Helburuak:
Orokorra, proiektuaren azken xedea. Zehatzak, urrats zehatzak, espezifikoak eta neurgarriak, helburu orokorra betetzeko.
Metodologia:
Jarduerak egiteko erabiliko diren teknikak eta lan-modua. Parte-hartzea eta dinamizazioa errazten diren moduak.
Esparru instituzionala:
Proiektua gauzatuko duen erakundea azaltzen da: eginkizunak, baliabideak, identitatea eta egiteko modua.
Egutegia:
Jardueren denbora-antolaketa.
Arazo egoera:
Konpondu beharreko egoera edo gabezia zehatzak deskribatzen dira.
Baliabideak:
Giza, material, tekniko eta ekonomiko guztiak. Aurrekontua eta kostuen banaketa.
Justifikazioa:
Proiektua sortzera bultzatu duen arazo edo behar zehatza azaltzen du. Zergatik den beharrezkoa eta zer ekarpen egingo duen.
Antolaketa eta administratiboa:
Proiektuaren egitura: organigrama, ardurak, koordinazioa. Jarraitutasuna eta barne-kontrolerako mekanismoak.
Laburpena:
Proiektuaren ideia nagusiak modu oso laburrean azaltzen ditu. Hitz gakoek orientazioa ematen dute.
Ebaluazio-adierazleak:
Helburuak zenbateraino lortzen diren neurtzeko erabiltzen diren elementuak. Egiaztagarriak, baliodunak eta erraz eskuragarriak izan behar dute.
Izenburua
: Proiektuaren nortasuna adierazten duen izena. Nork aurkezten duen edo zein erakundek babesten duen
Aurrebaldintzak eta arriskuak:
Proiektua baldintzatu dezaketen kanpo-faktorak. Arrakasta lortzeko kontuan hartu beharreko muga eta arriskuak.
Onuradunak:
Proiektuak zuzenki edo zeharka jasoko duten pertsonak edo taldeak.
Proiektua formulatzeko baldintzak
Produktua
: jarduerek sortuko duten emaitza zehatza.
Jarduerak
: zer egingo den, nola eta zer ordenatan.
Onuradunak
: zuzenekoak eta zeharkakoak.
Baliabideak
: giza, material, tekniko eta ekonomikoak.
Helburuak
: orokorra (amaierako xedea) eta zehatzak (urrats eraginkorrak).
Arduradunak
: ni izango den ekintzen erantzulea.
Erabilgarritasuna
: ekintzak zer ekarpen egingo duen.
Egutegia
: jardueren denbora-antolamendua.
Justifikazioa
: zergatik behar den proiektua; premios edo arazoaren azalpena.
Kanpo-faktoreak / aurrebaldintzak
: proiektuaren arrakasta baldintzatzen duten baina kontroletik kanpo dauden faktorak.