Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EBALUAZIOA HEZKUNTZAN - Coggle Diagram
EBALUAZIOA HEZKUNTZAN
Zer da ebaluazioa?
Ebaluazioa informazioa modu sistematikoan bildu, aztertu eta hezkuntza-prozesua hobetzeko erabiltzen den prozesua da. Neurtzea eta kalifikatzea barne hartzen ditu, baina horiez gain, hobekuntzarako erabakiak eskatzen ditu. Prozesu jarraitua, dinamikoa eta testuinguruan txertatua da.
-
Fase nagusiak
- Informazioa biltzea : probak eta behaketak.
- Azterketa eta erabakiak : datuak interpretatu, irizpideekin alderatu eta hobetzeko neurriak hartu.
- Planifikazioa : zer, nola eta zein tresnekin ebaluatu.
- Komunikazioa : emaitzak ikasleei, familiei eta profesionalei adierazi.
Ezaugarri nagusiak
Jarraitua, formatiboa eta formatzailea, kriteriala, kooperatiboa, orientatzailea, ekitatetsua, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan guztiz integratua.
Ebaluazio motak
Autoebaluazia, koebaluazia, heteroebaluazioa.
-
Diagnostikoa, formatiboa eta sumatiboa.
Kualitatiboa, kuantitatiboa edo mistoa.
Hasierakoa, prozesukoa eta amaierakoa.
Autoebaluazia, koebaluazia eta metaebaluazia
Ikasleek beren ikaskuntza arautzen eta erantzukizuna hartzen dute; irakasleak estrategia gidatuak erabiltzen ditu. Koebaluazioak trebetasun sozialak eta hausnarketa bultzatzen ditu. Bestetik, metaebaluazioak irakasleen ebaluazio-jarduna hobetzen du.
Tresna nagusiak
Azterketak, ahozko probak, portafolioak, behaketa-eskalak, errubrikak, egunkariak, test objektiboak eta ebaluazio psikopedagogikoaren probak.
Irakaslearen rola
Irakaslea ez da sueloik notak jartzen dituen epailea: ikaskuntza gidatzen duen bitartekaria da, ikasleen garapena eta prozesuak hobetzeko lan egiten duena.
Txostenak
Diagnostikoak, formatiboak eta bukaerakoak. Ikaskuntza-prozesua eta konpetentziak azaltzen dituzte, ez sueloik notak; argiak eta orientatzaileak izan behar dute.
Akatsak eta etika
Ebaluazioan distorsionasio ohikoak daude (halo efektua, estereotipoak, lehen inpresioak…).
Horregatik behar dira irizpide bateratuak, triangelazioa eta gardentasuna.
Etikoki, ikasleek eta familiek eskubidea dute irizpide eta emaitzak argi ezagutzeko.