Inbestiduran, jaunak onura bat ematen zion basailuari; oro har, feudo izeneko lur-eremu bat izaten zen. Funtsean, bizirauteko bitartekoak ematen zizkion, beti haren alde gerra egiteko prest egoteko baldintzarekin. Basailu batek ez baldin bazuen betetzen bere leialtasun-zina, jaunak feudoa ken ziezaiokeen, basailuak ez baitzuen lurraren gaineko jabetza, hura gozatzeko eskubidea baizik.