Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZELULA ETA HAREN BILDUKIAK - Coggle Diagram
ZELULA ETA HAREN BILDUKIAK
Zelula
Eukariotoa
Zelula prokarioto ez bezala, nukleoa daukate eta nahiko konplexuak dira.
2 mota
Landare zelula: fotosintesia egiten dute kloroplastoari esker eta pareta zelularraren bidez zurruntasuna lortzen dute.
Animali zelula: Ez denak baina batzuk flageloa daukate mugitzeko, zilioak dauzkate( konjugazioa ) eta hauek biak sortzeko zentrosoma dago.
Bien osagai guztiak
Golgi aparatua: Proteinak eta lipidoak modifikatu, paketatu eta banatzen ditu.
Bakuoloa: Ur eta substantzien biltegiratzea; landareetan presioa mantentzen du.
Erretikulu endoplasmatikoa: Zimurra,roteinak egiten eta prozesatzen laguntzen du eta leuna, Lipidoak sortu eta toxinak neutralizatzen ditu.
Nukleoa:Material genetikoa gordetzen du eta zelularen jarduerak kontrolatzen ditu.
Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte. Eukariotoetan 80S
Mitokondrioak: Energia ekoizten dute (ATP).
Mintz plasmatikoa: Zelula babestu eta substantzien sarrera-irteera kontrolatzen du.
Osagaiak
Proteinak: Substantziak garraiatu, seinaleak jasotzeko eta mintza egitura mantentzeko.
Transmititzekoa: Mintzaren bidez zeharkatzen dute, garraio edo kanalen funtzioak betetzeko.
Periferikoak: Mintzaren azalean kokatuta, mintza egituraz eta seinalizazioaz arduratzen direnak.
Karbohidratoak: Zelularen identifikazioaz eta komunikazioaz arduratzen da.
Glukokaliza: Zelula mintzaren kanpoaldean dagoen karbohidrato-geruza da
Lipidoak: Mintzaren egitura sortzen dute eta jariotasuna kontrolatzen dute.
Kolesterola: Mintza egonkortzen du, tenperatura altuan jariotasuna murrizten du eta baxuan fluido mantentzen du.
Mintzaren jariotasuna
Zelula mintza ez dago gogor eta finko, baizik eta molekulak mugitu eta biratzen ahal diren egoera da. Hau da, mintza “fluidoa” dela esan nahi du.
Kolesterola: Tenperatura altuan, mintza egonkortzen du (jariotasuna murrizten du).
Tenperatura baxuan, mintza jariotsuago mantentzen du, gogortu gabe.
Kate hidrokarburoen luzeera: Kate luzeagoak, puntu fusio altuagoa, mintza gogorragoa da.
Kate laburragoak, puntu fusio baxuagoa, mintza jariotsuagoa da.
Tenperatura: Tenperatura altuan, mintza jariotsuagoa da (molekulak libreago mugitzen dira).
Tenperatura baxuan, mintza egonkorragoa eta gutxiago jariotsua da.
Asegabetasuna: Hidrokarburo katean lotura bikoitzak dauden ala ez adierazten du.
Funtzioak
Substantzien garraioz arduratzen da.
Garraioa 2 modu desberdinetan gertatu ahal da.
2 more items...
substantzien hedapena
Forma mantentzen du.
Zitoeskeletoa: Zelulari forma ematen dio eta barne mugimenduak eta organuluen kokapena antolatzen ditu.
Besikula:Zelularen garraio masiboa egiteaz arduratzen da.
Prokariotoa
Ez dute nukleorik eta oso sinpleak dira
Osagaiak
Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte. Prokariotoetan 70S
Nukleoidea: Zelularen informazio genetikoa gordetzen du.
Mintz plasmatikoa: Zelula barruko eta kanpoko ingurunea bereizten du, substantziak sartzea eta irtetea kontrolatzen du.
Kapsula: Babesa eta itsastea ematen du.
Zelula pareta: Zelula babesten du eta forma ematen dio. Peptidoglukanoz osatua.
Landareen, bakterioen eta onddoetan dago.
Onddoen pareta: Onddoen zelula kanpoaldean dagoen geruza sendoa eta egonkorra, zelula babesteko eta forma emateko. Homopolisakaridoz eta kitinaz eginda.
Bakterioen pareta: Bakterioen zelula kanpoaldean dagoen geruza sendoa, zelula babesteko eta forma emateko. Mureinaz eginda dago eta 2 mota daude:
Gram positiboa: peptidoglukano lodi, kanpo mintza gutxi.
Gram negatiboa: peptidoglukano mehe, kanpo mintza.
Landareen pareta: Zelulosas eginda dago eta barruan ura, gatz mineralak eta pektina dago.
Pareta primarioa: Zelula hazten denean sortzen den pareta lehenengoa, malgua eta jariotsua dena.
Pareta sekundarioa: Zelula gehien hazita dagoenean sortzen den geruza trinkoa eta indartsua.
Tarteko lamela: Kanpoaldeko geruza fin bat da.
Plasmodesmoa: Zelula pareten kanalen bidezko konexio txikiak dira, zelulak zitoplasmaren bidez lotzen dira.
Piliak eta flageloak: Flageloak, mugimendua ahalbidetzen dute.
Piliak, beste zelulekin lotura eta DNA trukaketa laguntzen dute.
Plasmidoa: DNA zirkular txikia da.
4 mota daude
Baziloak- luzangak
Kokobaziloak ( laburrak )
Baziloak ( luzeak )
Espiriloak-txerri buztanaren forma
Espirikoak ( s itxura )
Espiroketak ( Helize bat )
Kokoak- esferikoak
Diplokokoak( 2 koko )
Estreptokokoak ( 3 koko )
Kokoak( soilik koko bat)
Estafilokokoak ( koko asko )
Bibrioiak- kurbatuak
Zelulan 4 osagai beharrezkoak
Zitoplasma: Zelula barruko gel antzeko materiala da, non organuluak eta molekulak mugitzen diren.
erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte. Prokariotoetan 70S eta prokariotoetan 80 S
Mintz plasmatikoa: Zelula barruko eta kanpoko ingurunea bereizten du, substantziak sartzea eta irtetea kontrolatzen du
DNA: Zelularen informazio genetikoa gordetzen du eta zelularen funtzionamendu guztia kontrolatzen du.
Teoria zelularra
zelula guztiak beste zelula batetik sortzen dira, ez bakarrik “sortzen”.
Zelula egitura egonkorra du eta organismoaren funtzio biologiko nagusiak (metabolismoa, ugalketa, hazkuntza) egiten ditu.
Edozein organismo bizidun zelula batek edo zelula anitzekoak badira, zelulak dira oinarrizko unitate funtzionalak.
Mikroskopioak: Zelulak behatzeko balio dute. 2 mota:
Elektronikoa
2 milioi zoom
Elektroiak energi iturria
Hildako zelulak ikusteko
0,0001 mikrometrozko bereizmena
Kuartzozko lenteak
Optikoa
200 zoom
Zelula biziak ikusteko
Argia energi iturri nagusiena.
Kristalezko lenteak
2,0 mikrometrozko bereizmena