Lehen urratsak Aldeen jarrera.Fase honeta, alde bakoitzak gatazkari buruzko bere bertsioa azalduko du:jatorria, garapena, negoziazioak eta egungo egoera.Ariketa horren bidez, alde bakoitzak bestearen ikuspegia ezagutu eta zer puntutan ez dagoen ados zehaztuko du.Bitartekariak, aldi berean, egoeraren inguruko konposizio osoagoa egin, bertsio desberdinak bateratu, eta gatazkaren eragilerik garrantzitsuenak antzemango ditu.Behin alde bakoitzan bere ikuspegia azalduta, bitartekariak argi geratu ez diren hainbat alderdiri buruzko argibide gehiago eskatuko ditu.Hala ere, ez da oraindik gatazkaren funtsezko gaietan sartuko, eta, noski, are gutxiago aldeen arteko eztabaidan.Bitartekariak bere gizarte-trebetasun gutziak abian jarri beharko ditu, prozesua ahalik eta modu eraginkorrean joan dadin.