Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
3. LIPIDOAK - Coggle Diagram
3. LIPIDOAK
EZAUGARRI OROKORRAK
C, H, O osatutako molekulak. Batzuetan N, P edo S
-
-
Bakarrik disolbatu daitezke disolbatzaile apolarretan; Bentzeno edo eterra, besteak beste.
-
FUNTZIOA BIOLOGIKOAK
-
-
Egitura: Mintz biologiko guztietan daude, geruza bikoitza osatzen.
-
Erreserba funtzioa (edo funtzio energetikoa) dute. Lipidoek 9,1 cal/g eskaintzen digute, gluzidoek 4 cal/g
-
-
Nortasun zelularra: mintzetan dauden glukolipido askoren funtzioa. Zein organoren edo zein indibiduaren zelula den jakin dezakegu.
GANTZ-AZIDOAK
Karbono kate luzeak dira eta karboxilo talde bat dute mutur batean. Naturan ez daude aske (beste taldeei lotuta aurkitzen dira)
EZAUGARRI OROKORRAK
- Anfipatikoak dira, zati hidrofilo eta hidrofoboa dute. (Zati hidrofiloa karboxilo taldea da.)
- Uretan monogeruza, geruza bikoitza edo mizela era dezakete.
- Karboxiloa alkohol batekin erreakziona dezake, horrela ester lotura eta ura sortzen da. Esterifikazioa da.
- Karboxiloa eta base sendo bat nahastuz, xaboia eta ura lortu daiteke. Saponifikazioa.
-
GANTZ AZIDO ASEGABEAK
Lotura bikoitza bat edo gehiago dituzte. Likidoak dira. Urtze tenperatura baxua, horregatik, likidoak giro tenperaturan.
-
-
GANTZ AZIDO ASEAK
Karbono arteko lotura bakunak dira. Urtze tenperatura altua dute horregatik solido egoeran daude giro tenperaturan.
-
LIPIDO SAPONIFIKAGARRIAK
Azilglizeridoak
Glizerina eta bat bi edo hiru gantz azidoen elkarpena ester lotura baten bidez. Apolarrak dira, glizerinaren hidroxidoak ez daudelako aske eta gantz azidoen karboxiloa ere ez.
Glizeridoek hainbat funtzio dituzte; Energetikoa, babesa eta isolamendu termikoa. Azilglizeridoen gantz azidoak asegabeak badira olioak dira, aseak badira seboak
Azilglizeridoak hidrolizatu daitezke. Lipasa entzimaren bidez, ester loturak apurtzen dira eta gantz azidoak eta glizerina lortzen dira.
OMEGA 6
Gantz azido poliinsaturatu esentziala. Ezin ditugu ekoiztu orduan jan behar ditugu. Larruzala hidratatzeko balio du omega 6-k. Erantzun inmunea ematen du landareetan.
-
OMEGA 3
Gantz azido poliinsaturatu esentziala. Ezin ditugu ekoiztu orduan jan behar ditugu. Osasun kardiobaskularrerako balio du Omega 3-k. Antiinflamatorioa da. Ur hotzeko arrainetan, intxaurretan...
-
Zeridoak
Argizaria da. Gantz azido bat eta monoalkohol kate luze bat ester loturaren bidez lotuta dira. Ez du zati hidrofilorik.
Bi mutur hidrofobo dituenez, babes funtzioa du; Lumetan, belarrietan.
Fosfolipidoak
Anfipatikoak dira eta osagaien arabera desberdindu daitezke: Fosfoazilglizeridoak glizerina badute eta Esfingolipidoak esfingosina badute.
Glizerofosfolipidoek funtzio garrantsitzuak ditu mintzean. Mintzak lipidoz osatutako geruza bikoitza da. Lipidoak molekula anfipatiko gisa jokatzen dute kasu honetan.
-
Glukolipidoak
Zeramida (Esfingozina + gantz azidoa) eta gluzidoz osatuta dago. Zelularen mintzaren kanpoaldean daude.
Bi motatakoak izan daitezke: Zerebrosidoak (Gluzidoa monosakarido bat bada) edo Gangliosidoa (Gluzidoa oligosakarido bat bada)
(Zerebrosidoa)
LIPIDO SAPONIFIKAEZINAK
Esterolak
Ez dute gantz azidorik. Karbonoz osaturiko 4 eraztun. Garrantzitsuena kolesterola da, animalien mintzen jariotasuna kontrolatzen duena. Dietan hartu behar ditugu eta gibelak sintetizatzen ditu.
Odolean gehiegi badaukagu arteroesklerosia sor dezake. Beste esterol batzuk; D bitamina eta azido biliarrak.
-
-
Terpenoak
Bi isopreno edo gehiagoz osatuta. Talde honetan: Lnadare esentziak, A, E eta K bitaminak eta landare pigmentuak (karoteno eta xantofila)
Prostaglandinak
Azido arakinodikotik eratorritako lipidoak. (20 karbono eta 4 lotura bikoitz) Prozesu inflamatorietan parte hartzen dute. Ahalmen analgesikoa dute.
Funtzio ugari dituzte. Hauen artean, baso dilatazioa eragiten dute eta giharren uzkurketaz arduratzen dira.
-