Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
JOLASAREN BITARTEZ HAURRENGAN GARATZEN DIREN EREMUAK - Coggle Diagram
JOLASAREN BITARTEZ HAURRENGAN GARATZEN DIREN EREMUAK
Jolasaren bitartez haurrarengan garatzen diren eremuak
Jolasaren bidez
haurrek
oinarrizko gaitasunak
garatzen dituzte.
Garapen-eremuak:
-Psikomotorra
-Kognitiboa
-Afektiboa
-Soziala
Eremuak bereizita aurkezten dira, baina
elkarrekiko etengabeko elkarreragina
dago.
EREMU PRSIKOMOTORRA
Jolasaren eta garapen psikomotorraren arteko lotura
da argiena.
Haur txikiek mugimendu-jolasak egiten dituzte
Jaiotzetik dituen erreflexu eta muskulu-tonuaren bidez gorputza erabiltzen du.
Garapen prozesua:
-Muskuluak heltzen joan ahala, mugimenduak gero eta konplexuagoak.
-Autonomia, borondate eta koordinazio handiagoa.
-Jarrera kontrola →
bizkarrezurra.
-Hankak indartu →
zutik egon.
-Oreka lortu →
ibiltzen hasi.
-Lehen mugimendu borondatezkoa:
zabuka ibiltzea
Estimulazioa:
-Zentzumenen bidez
-Pertzepzioa eta mugimendua garatzen dira.
-Inguruneko objektuak eta giza irudiak (ama, aita...) eragina dute.
Oinez hastean:
-Mundu oso bat zabaltzen zaio haurrari.
-Jolasak dira unibertsoa ikasteko eta esploratzeko bide bakarra.
-Ingurune fisiko eta sozialera egokitzen laguntzen diote
EREMU KOGNITIBOA
Eremu kognitiboak
Eremu psikomotorrak
ez bezala, eremu kognitiboak ikerketa asko sortu ditu, hainbat autorek eta oso ikuspegi desberdinetatik eginak.
IKERKETAK
Garapen kognitiboari eta pentsamenduaren eraikuntzari buruzko ezaupide teorikoen eremu zabala sortu dute.
Hezkuntzaren arloan ere aplikatu dira.
IKUSPEGI HORIETAKO BATZUK
Ikuspegi konstruktibistak hartu dituzte oinarritzat
Gaur egungo hezkuntza curriculumaren iturri teorikoak dira
60 ETA 70.HAMARKADAKO AUTORE BATZUK
Jean Piaget eta Barbel Inhelder:Teoria genetikoa sustatu zuten, eta garapen kognitibo ebolutiboaren aitzindariak.
Lawrence Kohlberg: Piageten aldekoa zen eta hezkuntzaren arloan aplikatu zituen bere ideiak.
BI IKUSPEGI NAGUSI
Piaget: Ikuspegi indibidualista. Pertsona bera da bere garapen kognitiboaren aktore nagusia.
Vygotski: Testuinguru sozialari ematen dio lehentasuna.
Bi urtetik aurrera, jolas sinbolikoa agertzen da, mintzairaren menderatzearekin batera.Jolas sinbolikoaren bitartez, pentsamendua garatzen da, bizipenak erakusten ditu, irudimena garatzen du...
EREMU AFEKTIBOA
Afektua
garatzeko eta oreka
emozionalerako
ezinbestekoa da.
Haurtxaroan beharrezko
afektua jaso ez dutenek
, asozialak, bakartiak, segurtasunik gabekoak, oldarkorrak,... dira.
Zabaltze sozialek
bizipen eta esperientzia berriak
ezagutzeko aukera ematen dio.
Jolasak mugak zabaltzeko eta errealitateak dakartzan murrizketa zurrunak gainditzeko aukera emango dio.
EREMU SOZIALA
Sozializazioa prozesu
bat da, eta, haren bidez, pertsonak, besteekiko elkarreraginean, pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak garatzen dituzte, funtsezkoak dira gizartean eraginkortasunez
parte hartzeko
Jolasean dabilenean,
mugimenduak eta pertzepzioak
garatzen ari da, eta aldi berean oinarrizko eskemak sortzen ditu, gainera, konpartituen bidez haurra
komunikatu
egiten da.
Garapen sozialak
2 alderdi
ditu. Hasieran, bakarrik jolasten dira, egozentrismo etapan daudela, ez dira kideekin modu egokian erlazionatzen. Bi urtetik aurrera harreman sozialak zabaltzen hasten dira.
Banakakoa:
Haurrak bere nortasuna eta bere buruaren kontzeptua eratzen du, besteekiko kontaktuaren bidez.
Taldekoa
: Haurrak harreman pertsonalen sare bat osatzen du, gizartean erabat egokitzen lagundu diona.
6 urterekin gutxi gorabehera, pixkanako deszentralizazioaren ondorioz, nahiko modu egokituan erlazionatuko da besteekin.
Laburbilduz, jolasak konpartituz haurrak ikaskuntza soziala egiten du, besteekin erlazionatzen ikasten du.