Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
2.11 Osasun sexuala - Coggle Diagram
2.11 Osasun sexuala
Zer da laguntza bidezko ugalketa
Laguntza bidezko ugalketako bi teknikarik erabilienak intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa dira.
In vitro ernalketa obuluak emakumearen bide genitaletatim kanpo ernaltzean datza.
Intseminazio artifizialaren xedea da obulua eta espermatozoidea emakumearen bide genitalen barruan batzea.
Lagina prestatzea
Intseminazioa
Obuluteguak estimulatzea
Antzutasuna seme-alabak modu naturalean izateko ezintasuna da.
Emakumearen antzutasuna
Obulu gutxi izateak edo horiek ez ekoizteak, Fallopioren troonpak buxatuta egoteak edo umetokiaren disfuntzioek eragiten dute.
Gizonaren antzutasuna
Espermatozoideen kopuru urriagatik edo horien malformaziogatik, eta bide genitaletako arazoengatik gertatu ohi da.
Laguntza bidezko ugalketako teknikak ernalketako prozesu naturalak erraztu edo ordezkatzen dituzten metodo-multzoa da.
Zer da sexualitatea
Sexu-higienea eta ohitura arduratsuak
Sexu-osasuna zaintzeko, garrantzitsua da higiene-ohitura osasungarriak izatea eta sexu-harremanetan arduraz jokatzea
Antisorgailuak erabiltzea, naho gabeko haurdunaldiak eta STGen transmisioa eragozteko.
Kanpo-genitalen higienea egoki zaintzea.
Kalitatezko sexu-heziketa izatea.
Behar denean, medikuarengana joatea, eta mediku espezialistarengana jotzea, aldizkako azterketak egiteko.
Norbere buruarekiko eta besteekiko errespetua izatea.
Sexualitatea eta sexua
Sexualitatea, ordea, bestelako kontzeptua da, aberatsagoa eta zabalgoa, ez baita mugatzen ugalketa-prozesura eta sexu-organoetara; izan ere, identitateak, genero-rolak, sexu-orientazioa, erotismoa, plazera, intimitatea eta ugalketa ere hartzen ditu.
Huts-hutsik biologiari erreparatuta, OMEk horrela definitzen du sexua: gizakiak definitzen dituzten ezaugarri biologikoak eta fisiologikoak
Zer dira sexu-transmisiozko gaixotasunak
Gaixotasun infekzioso batzuk sexu-harremanen bidez kutsa daitezke, muki-mintz genitalek zuzeneko kontaktua dutenean. Horiei sexu-transmisiozko gaixotasun(STG) esaten zaie, eta birusek, bakterioek edo mikroorganismo parasitoek eragin ditzakete.
STG bakterianoak
Klamidia edo klamidiosia
Gonokozia edo blenorragia
Sifilisa
STG birikoak
Giza immunoeskasiaren birusa
Giza papilomaren birusa
Herpes genitala
B hepatitisa
STG parasitarioa
Trikomoniasia
Nola eragotzi haurdunaldiak izatea
Antisorgailuak
Antisorgailuek barne hartzen dituzte sexu-harremanetan ernalketa eragozteko teknikak zein tresnak.
Metodo kimikoak
Espermizidak
Penetrazioaren aurretik baginan sartzen diren gai kimikoa dira.
Anobulatorioak
Hormona-dosi txikiak dira, obulazioa eragozteko.
Metodo mekanikoak
Emakumeen preserbatiboa
Bagina barruan jartzen den zorroa da, espermatozoideak bertara sar ez daitezen
Diafragma
Mintz malgu bat da, umetoki-lepoan jartzen da eta ez die espermatozoideei barrura sartzen uzten.
Gizonen preserbatiboa
Zakila tente dagoenean jartzen den zorroa da, espermatozoideak atxikitzen dituena.
Umetoki barneko gailua
Umetokian jartzen den gailu txiki bat da, ernalketa eragozten duena.
Metodo naturalak
Ziklo menstrualaren zenbait seinale sistematikoki aztertu behar dira metodo horietan.
Metodo kirurgikoak
Basektomia
Hodi eferenteak blokatzeko operazio kirurgikoa da, espermatozoideak barrabiletatik atera ez daitezen.
Tronpen lotura
Ebakuntza hori Fallopioren tronpak moztean eta lotzean datza, obuluak atera ez daitezen, eta espermatozoideak obulura irits ez daitezen