Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ELIZAREN HISTORIA (XIX.Mendea), image - Coggle Diagram
ELIZAREN HISTORIA (XIX.Mendea)
Estatu Konfesionala eta Sekularizazioa
Erreformaren ondoren, Europa zatitu zen: katolikoak alde batetik eta protestanteak bestetik
Estatuak Eliza behar zuen kohesio sozialerako, baina tentsioak sortu ziren.
Frantziako Iraultzatik aurrera, Estatua eta Eliza banandu egin ziren.
Herriak erabaki zuen boterea ez zela Elizaren ezta printzearen esku egon behar.
Erlijioa bigarren planoan geratu zen: sekularizazioa hasi zen.
Elizaren Jazarpena
Frantziako Iraultzan eta XIX. mende hasieran, Eliza erasotua izan zen:
Komentuak erre zituzten, erlijiosoak kanporatu, ondasunak konfiskatu zituzten
Espainian, Erlijio-Lekaidien ezabaketa gertaera garrantzitsuena izan zen.
Antonio Maria Claret
Ehungintzan hasi zen lan egiten gaztetatik baina apaiz izateko deia sentitu zuen.
predikazio-bizitza hasi zuen, oinez ibili zen misioetan predikatzen.
1849an, Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolariak sortu zituen.
Kuban artzapezpiku izendatu zuten: Han, esklabotzaren aurka borrokatu, eskola eta aurrezki kutxa bat sortu zuen eta kristautasuna berrindartu zuen.
Erbestera joan zen, eta 1870ean hil zen. 1950ean santu izendatu zuten.
Joan Bosco
Gazteak maitasunez heztearen aldekoa zen.
Jesu Kristoren eredua jarraituz, hezkuntza eta fedea uztartu zituen.
Maria Laguntzaileari debozio handia zion.
Aita Damian
Molokai uharteko legenardunengana bidali zuten. Han, giza hondakintzat hartzen zituzten gaixoekin bizitzea aukeratu zuen.
Zaindu, sendatu, eta maitasunez tratatu zituen. Haren presentziak itxaropena piztu zien.
Azkenean, bera ere kutsatu zen, baina ez zuen etsitu
1889an hil zen bere lagunen artean, maitasunez beteriko bizitza baten ondoren.