Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Lurraren egitura - Coggle Diagram
Lurraren egitura
Kostaldeko erliebea
Hondartza: hondarrez edo harritxoz osatutako itsasertzeko eremu laua.
Itsaslabarra: itsasertzeko horma altu eta arrokatsua.
Penintsula: alde bat izan ezik (istmo du izena), gainerako alde guztiak urez inguratuta dituen lur-zatia.
Lurmuturra: itsasoan barneratzen den lur-zatia.
Golkoa: kostaldean barneratzen den itsas zatia. Golkoa txikia bada, badia deritzo.
Fiordoa: glaziarrek eratutako harana, itsasoko urez betea.
Itsasadarra: ibai baten bokaleko ibai-harana, itsasoko urez betea.
Uhartea: alde guztietatik urez inguratuta dagoen lur-zatia.
Artxipelagoa: uharte-multzoa.
Erliebearen formak
Lautada: itsas mailatik 200 metrora baino gutxiagora dagoen lur-hedadura laua.
Goi-lautada: itsas mailatik 200 metrora baino gehiagora dagoen lur-hedadura laua.
Mendia: inguruko eremuetatik nabarmen goratzen den lur-zatia. Multzo txikiak (mendilerroak) edo handiak (mendikateak) osa ditzakete. Bi motatakoak izan daitezke: mendi zaharrak (forma higatu eta biribilduekin) edo gazteak (forma zorrotz eta malkartsuagoekin).
Sakonunea: inguruko eremuak baino altitude txikiagoan dagoen lur-hedadura.
Harana: mendiz edo goi-lautadaz inguratutako lautada, eskuarki ibai batek zeharkatzen duena.
erliebe ozeanikoa
Plataforma kontinentala: itsas azpiko lautada, 200 metroko sakoneraraino iristen dena.
Lautada abisala: 3.000 eta 6.000 metro bitarteko sakoneran dagoen itsas hondoa.
Ezponda kontinentala: plataforma kontinentalaren eta lautada abisalaren artean dagoen eremu maldatsua.
Dortsal ozeanikoa: itsas azpiko mendikate handia.
Itsas fosa: lautada abisaleko arrail sakon eta zabala.
Kanpo-geruzak
Litosfera: arroka-geruza solidoa, lurrazalak eta mantuaren goialdeak osatua.
Hidrosfera: gure planetan dauden ur guztiek osatutako geruza
Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas-geruza.
Biosfera: izaki bizidunak bizi diren eta Lurrean bizitza garatzen den geruza mehea.
Kontinenteak
asia
Hauek dira Asiako erliebearen unitate nagusiak:
Ozeanoak: Ozeano Artikoa, Ozeano Barea, Indiako ozeanoa
Itsasoak: Itsaso Gorria, Kaspiar itsasoa, Mediterraneo itsasoa, Aral itsasoa, Itsaso Hila
Mendikateak: Uralak, Himalaia, Kaukaso
Mendiak: Everest, K2
Penintsulak: Korea, Indotxina, Hindustan, Arabia, Anatolia
Golkoak: Persiar golkoa, Bengalako golkoa
Artxipelagoak: Japonia, Filipinak, Indonesia
Uharteak: Sri Lanka, Taiwan
Lautadak: Mendebaldeko Siberiako lautada
Aintzirak: Baikal
Ibaiak: Yangzi, Ganges, Indus, Mekong
Goi-lautadak: Tibeteko goi-lautada
amerika
Hauek dira Amerikako erliebearen unitate nagusiak:
Ozeanoak: Ozeano Artikoa, Ozeano Antartikoa, Ozeano Atlantikoa, Ozeano Barea
Itsasoak: Karibe itsasoa
Mendikateak: Mendi Harritsuak, Andeak, Appalacheak
Mendiak: Aconcagua, Denali
Uharteak: Groenlandia, Ternua, Antillak, Suaren Lurraldea, Kuba
Penintsulak: Alaska, Florida, Kalifornia, Yucatán
Golkoak: Hudson badia, Mexikoko golkoa
Lurmuturrak: Hornos, Cañaveral
Aintzirak: Aintzira Handiak, Maracaibo, Titikaka
Ibaiak: Mississippi, Rio Grande, Orinoko, Amazonas, Rio de la Plata, San Laurendi, Colorado
Ur-jauziak: Iguazu, Niagara
afrika
Hauek dira Afrikako erliebearen unitate nagusiak:
Ozeanoak: Indiako ozeanoa, Ozeano Atlantikoa
Itsasoak: Itsaso Gorria, Mediterraneo itsasoa
Mendikateak: Atlas mendikatea, Drakensberg mendiak
Ibaiak: Kongo, Nilo, Niger, Zambezi
Aintzirak: Victoria, Txad
Penintsulak: Somalia (Afrikako Adarra)
Golkoak: Gineako golkoa, Adengo golkoa
Lurmuturrak: Esperantza Oneko lurmuturra, Guardafui, Cabo Verde
Uharteak: Madagaskar
Mendiak: Kilimanjaro, Kenya
Lautadak: Rift Haran Handia
Basamortuak: Sahara, Kalahari
europa
Hauek dira Europako erliebearen unitate nagusiak:
Ozeanoak: Ozeano Artikoa, Ozeano Atlantikoa
Itsasoak: Mediterraneo itsasoa, Itsaso Beltza, Kaspiar itsasoa, Itsaso Baltikoa, Ipar itsasoa, Tirreniar itsasoa, Egeo itsasoa
Mendikateak: Alpeak, Kaukaso, Karpatoak, Balkanak, Uralak, Eskandinaviako mendiak, Apeninoak
Mendiak: Elbrus, Mont Blanc
Norvegiako fiordoak
Lautadak: Europako Lautada Handia
Penintsulak: Iberiar penintsula, Italiar penintsula, Balkanetako penintsula, Anatolia, Eskandinaviar penintsula, Jutlandia
Uharteak: Sizilia, Korsika, Sardinia, Kreta, Britainiar uharteak (Irlanda, Britainia Handia), Islandia, Zipre, Madeira
Ibaiak: Volga, Danubio, Rhin, Sena, Loira, Tamesis
Barne-egitura
Lurrazala
kanpoko geruza, denetan meheena.
Arrokaz osatuta dago
Mantua
tarteko geruza, nukleoaren gainekoa. Azpiko atala magmaz osatuta dago, eta, gainekoa, material solidoz
Nukleoa
Lurraren barneko geruza. Bitan banatuta dago: barne-nukleoa (solidoa) eta kanpo-nukleoa (material urtuak)
Erliebea aldatzea
Barne-faktoreak: tolesturak, failak, sumendiak eta lurrikarak.
Kanpo-faktoreak: hala nola ura, haizea, landareak eta gizakien eragina.
Hidrosfera
Itsasoko urak
Ozeanoa: kontinenteak inguratzen dituen ur gazizko eremu zabala. Bost ozeano daude Lurrean: Ozeano Barea, Ozeano Atlantikoa, Indiako ozeanoa, Ozeano Artikoa eta Ozeano Antartikoa.
Itsasoa: kostaldetik hurbil dagoen ur gazizko eremua, ozeanoa baino txikiagoa.
ur kontinentalak
Ibaia: ibilgu batetik doan ur-korronte naturala.
Aintzira: itsasotik bereizitako ur gezazko eremua.
Glaziarra: urte osoan urtzen ez den izotz-eremu handia, gehienetan poloetatik gertu edo goi-mendietan eratzen dena.
Akuiferoa: lurpean pilatutako ur-masa.