Kantatzen dugunean, abesti batzuk kantatzea kostatzen zaigula sumatzen dugu, soinu altuegiak edo baxuegiak dituztelako. Beste batzuk, berriz, erraz abesten ditugu; hori gure tesituran daudelako gertatzen da. Musikan, ahots baten (edo instrumentu baten) tesitura da ahotsak eroso eman dezakeen nota-multzoa. Tesitura eta tinbrea oinarri hartuta, ahotsak familietan sailkatzen dira.