Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Gizakiaren ingurumen-inpaktua eta haren ondorioak - Coggle Diagram
Gizakiaren ingurumen-inpaktua eta haren ondorioak
Uraren arazoak
Gehiegizko ustiapena
Ur geza neurriz kanpo erabiltzen da hiri eta herrietan, industrian eta laborantzan.
Kutsadura
Produktu kimikoak, industria- eta hiri-hondakinak ibaietara, aintziretara eta itsasoetara botatzen dira.
Atmosferaren arazoak
Kutsadura atmosferikoa
Industrien eta ibilgailuen isurpen kaltegarriengatik gertatzen da, eta berotegi-efektua areagotzen du.
Ozono-geruza suntsitzea
Ozono-geruzak eguzki-izpiak iragazten ditu, Lurreko izaki bizidunak izpi ultramoreetatik babesteko.
Berotze globala
Berotegi-efektuaren ondorioz Lurreko batez besteko tenperatura igotzea da.
Euri azidoa
Azido arriskutsuak sortzen dira isuritako gas kaltegarriak atmosferako ur-lurrunarekin nahasten direnean.
Lurzoruaren arazoak
Lurzorua basamortutzea
Lurzorua hondatzen denean, ez da lehen bezala izaten. Landareek hazteko behar duten elikagai gutxiago dauka.
Deforestazioa
Baso naturalak desagertzea da. Deforestazioa gertatzen ari da eremu handietan zuhaitzak moztu edo erre egiten direlako. Zenbait animalia-espezie desagertzeko arriskuan daude.
Lurzorua kutsatzea
Gaur egun, gizakiok hondakin asko sortzen dugu, eta ondo kudeatzen ez badira, zabortegietara iristen dira.