NOR DA?
Arantxa Urretabizkaia 1947an jaio zen Donostian, eta gaur egun Hondarribian bizi da. Euskal idazle eta kazetaria da, batez ere eleberriak idatzi ditu, baina poesia, gidoiak eta itzulpenak ere egin ditu. 1983an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Lur taldeko idazleekin hasi zen lanean, eta hainbat hedabidetan aritu da, hala nola Egin, EITB eta El Diario Vasco.