Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NOLA TXERTATU ELKARRIZKETATIK JASOTAKO INFORMAZIOA ERREPORTAJEAN - Coggle…
NOLA TXERTATU ELKARRIZKETATIK JASOTAKO INFORMAZIOA ERREPORTAJEAN
Elkarrizketak zuzeneko informazio-iturri dira. Horregatik, haietatik jasotako informazioa oso aberatsa izaten da erreportajeetarako. Hainbat modutara eraman daiteke elkarrizketetatik jasotako informazioa erreportajeetara
(---)
ESTILO-ZUZENA
“Segur aski, beste ikastetxeren batetik ekarritakoak izango ziren” nabarmendu du Kontxi Errok
(---)
ZEHAR-ESTILOA
Dioenez, berritzailea izan zen mahaiak ez ezik lurra ere erabiltzea; ikasleak lurrean aritzen ziren jolasean, eta, horrela, estatikotasuna gainditu zuten.
(---)
informazio-emailea nor den edo testigantza dela adierazi gabe.
Garai hartan ez zegoenez, elkarlanean sortu zuten materiala.
ESTILO-ZUZENA hautatzen bada...
hitzak nork esan dituen aipatzen da; horretarako, esatezko aditza erabiltzen da (zehaztu, esan, adierazi, aipatu…), edo antzeko esanahia duten hizkuntza-egiturak (-(r)en arabera, -(r)en hitzetan…):
Arrazoia:
• Bestalde, esan bezala, irakurleari argi adierazi behar zaio noren hitzak jaso diren testuan, baina astun izan gabe. Hortaz, testuan pertsona bakar baten aipuak baldin badaude, ez da beharrezkoa aldi oro noren hitzak diren adieraztea.
• Puntuazio-markei dagokienez, esatezko aditza elkarrizketatuaren hitzen ondoren doanean, koma jarri behar da kakotx edo aipu-marken eta esatezko aditzaren artean.
“Arrazoia: gaur egun, EAEko erregistro-liburu ofizialak gaztelaniaz soilik daude; oraindik ez dugu liburu ofizialik euskaraz”, zehaztu du Behatokiko zuzendariak.
ZEHAR-ESTILOA
Kasu honetan, erreportariak bere hitzekin adierazten du elkarrizketatuak edo testigantza-kontatzaileak esandakoa, eta jatorrizko hitzen egilea aipatzen da, esatezko aditzak edo antzeko esanahia duten hizkuntza-egiturak baliatuz.
Garrantzitsua:
Elkarrizketatuak 1. pertsonan esandako pertsona-izenordainak eta aditzak 3. pertsonan adierazten dira.
“Ikerketa bien artean, nik alde nabarmenak sumatu ditut”, dio Pello Jauregik.
→ Ikerketa bien artean (berak) alde nabarmenak sumatu dituela dio Pello Jauregik
Denbora-adberbioak
“Gaur kaleratu dira ikerketaren emaitzak”, esan zuen Pello Jauregik.
→ Ikerketaren emaitzak egun hartan kaleratu zirela esan zuen Pello Jauregik.
Leku-adberbioak
“Hemen daude ikerketaren emaitzak”, esan zuen Pello Jauregik.
Elkarrizketatuen hitzak eta testigantzak esatezko aditzekin lotzeko, -(e)LA eta -(e)N erlazio-hizkiak erabili behar dira.
“Ikerketa bien arteko aldeak nabarmenak dira”, dio Pello Jauregik.
→ Ikerketa bien arteko aldeak nabarmenak direla dio Pello Jauregik
Esatezko aditzen ordez antzeko esanahia duten hizkuntza-egiturak erabiltzen direnean, ez dago aldaketa hori egin beharrik.
“Ikerketa bien arteko aldeak nabarmenak dira”, dio Pello Jauregik.
→ Pello Jauregiren hitzetan, ikerketa bien arteko aldeak nabarmenak dira.