Bi xafla oso fin eta malguz osatutako ahokoa dute eta bokal izeneko metalezko tutu txiki baten inguruan lotzen dira. Instrumentuaren goiko muturrean, kortxozko zati baten barruan, tutua tinko finkatzen da. Mihien bidez putz egitean, bibratu egiten dute, bata bestearen kontra talka eginez Hala, aire-zutabeak bibrazu egiten du musika-tresnaren barruan, eta soinua sortzen da.