Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ATMOSFERAREN ETA HIDROSFERAREN EGITURA - Coggle Diagram
ATMOSFERAREN ETA HIDROSFERAREN EGITURA
LURREKO GERUZA FLUIDOAK
Atmosfera eta hidrosfera fluidoak (ura eta airez osatuta), uraren zikloaren bidez erlazionatzen dira. Kliman parte hartzen dute: Lurreko tenperatura mantentzen laguntzen dute eta haietan gertatzen dira erliebea modelatzen duten kanpo prozesu geologiko gehienak.
ATMOSFERA
Egitura
Mesosfera
Estratopausetik(55km) mesopauseraino(80km). Geruza horretan, meteoritoak airearen marruskaduraz desegin, eta izar iheskor bihurtzen dira. Tenperatura –80 °C-koa da.
Exosfera
Termopausatik(500km) 10000km-raino. Aireak, mehea da, ezin du eguzki argia atxiki, eta, horregatik, geruzaren zeru kolorea ilundu egiten da kanpo espaziora iritsi ahala.
Estratosfera
Tropopausetik(9-16km) estratopauseraino(55km). Airea oso mehea da han, eta horizontalki mugitzen da. Estratopausan temperatura 0 ºC-tik -4 ºC-raino
Ozono geruza: izpi ultramoreak xurgatzen ditu. Uhin luzeko erradiazioak –energia gutxiagokoak eta ezinbestekoak Lurreko bizitzarako– baino ez dira iristen troposferara.
Termosfera
Mesopausatik(80km) Termopausaraino(500km). -1000 ºC temperatura egiten du. Eguzki erradiazioa xurgatzen du. Poloetan, eguzki elektroien eta elektroien arteko marruskadurak argia eta kolorea sortzen ditu. Fenomeno hori aurora borealak dira
Troposfera
Lurrazaletik tropopauseraino (9-16km lodiera). Bizitzarako ezinbestekoak diren atmosfera gasen (N2, O2, CO2) % 80 ditu. Fenomeno meteorologikoak eta berotegi efektua geruza horretan gertatzen dira. Tenperatura 15 °C ingurukoa da geruzaren behealdean; eta –70 °C ingurukoa tropopausan
Atmosferaren dinamika
Troposferan gertatzen diren aire mugimenduak Lurreko zenbait lekuren arteko hezetasun, presio edo tenperatura gorabeherek eraginak dira. Horiek guztiak Lurraren grabitatearen eta intsolazioaren ondorio dira
Hezetasun atmosferiko
Hezetasun absolutoa
Aire bolumen batek une jakin batean duen ur lurrunaren guztizko kantitatea da; gramo/metro kubikoetan adierazten da. Aire masa batek ezin duenean ur lurrun gehiago eduki, asetasuna esaten da. Asetasun tenperaturari ihintz puntu esaten zaio.
Hezetasun erlatiboa
Aire masa batek duen ur lurrun kantitatearen eta dagoen tenperaturan eduki lezakeen kantitatearen arteko erlazioa da; ehunekotan adierazten da. Hezetasun erlatiboa % 100era iristen bada, ihintz puntura iritsi da.
Asetasun kurba
Asetasun hezetasuna tenperaturarekiko zuzenki proportzionala da. Aire masa batek, tenperaturaren arabera, ihintz puntura iristeko behar duen hezetasun kontzentrazioa. .
Presio atmosferikoa
Aireak lurrazalaren gainean egiten duen indarra. Altuera handia = Prezioa txikitxen da. Itsasoaren mailan (0 metroko altitudea), presioa atmosfera batekoa da. Barometroarekin neurtzen da. Presioa airearen hezetasunaren eta tenperaturaren araberakoa da. Aire hezeak lehorrak baino dentsitate txikiagoa du, eta gorantz egiten du.
1 atmosfera (atm)
1 atm = 760 mmHg = 1013,3 milibar (mb)
Airearen mugimendu bertikalak
Aire beroa = dentsitate txikia, gora egiteko eta goranzko korronte termikoak sortzen du, Goialdeko aireak, aldiz, hotzagoa eta dentsoagoa da eta behera egiten du.
Altuera desberdinetan gertatzen diren tenperatura eta presio gorabeherek airearen goranzko eta beheranzko mugimenduak eragiten dituzte. Aldakuntza horien neurriak gradiente bertikal termikoa eta gradiente adiabatikoa zehazten ditu.
Gradiente adiabatiko hezea (GAH)
Aire masa ihintz puntura iristen den uneko gradiente dinamikoa da. GAHk 1 baino balio txikiagoa du, 0,3 eta 0,6 ºC/100 m bitartekoa.
Gradiente adiabatiko lehorra (GAL)
Ura lurrun moduan edukitzen du.
1 ºC/100 m-ko balioa du, gradiente dinamikoa da, mugimenduan dauden aire masei baitagokie, airearen tenperaturaren edota hezetasunaren arabera gorantz edo beherantz egiten dutenei.
Gradiente Bertikal Termikoa (GBT)
Airearen tenperatura altitudearekin jaisten da. Airea lurrazaletik berotzen da, lurrazalak beroa igortzen baitu, eta hoztu egiten da altuera hartu ahala. Bero hori eroapen, konbekzio eta erradiazio bidez transmiti daiteke. Gradiente honen balioa, batez beste, 0,65 ºC ingurukoa da 100 m bakoitzeko. Latitudearen, urtaro aldaketen eta egunaren eta gauaren arteko zikloen arabera alda daiteke.
Inbertsio termikoa: Altuerarekin tenperaturak gora egiten duenean gertatzen da, hau da, GBTa negatiboa denean. Inbertsio termikoak airearen mugimendu bertikalak eragozten ditu, goizeko lainoak sortuz. Arrazoi beragatik eusten dio atmosferaren kutsadurari gainazalaren gainean.
Egonkortasun eta ezegonkortasun atmosferikoa
Antizikloi
Presio altuko eremuak, 1013mb baino handiago. Zerua garbi egoten da. Aire hotza jeistean berotzen da. Mapa meteorologikoetan, "A" batez adierazten dira.
Depresioak
Prezio txikiko eremuak, 1013mb baino txikiago. Aire beroa igotzean hozten da, ura kondentsatu eta prezipitazioak sortuko dira. Mapa meteorologikoetan, B batez adierazten dira.
Airearen mugimendu horizontalak
Tenperaturan, alde handiak izaten dira latitude batetik bestera. Horrek airearen mugimendu horizontalak eragiten ditu, bai lurrazalaren mailan, bai altueran, eta konbekzio zelulak sortzen ditu.
Konbekzio zelulak
Eguzki erradiazio handiagoa duen eskualde bateko aire beroa gora igotzen da, troposferaren goiko aldetik ibiliz latitude altuagoetara jotzen du eta, hoztu eta behera egin ondoren, bere sorburura itzultzen da, lurrazaletik. Intsolazio mailengatik, Lurraren tamainagatik, ozeanoen eta kontinenteen banaketa desorekatuagatik eta Lurraren errotazioagatik sortzen dira.
Coriolisen efektua:Ipar hemisferioan Coriolis efektuak eskuinerantz desbideratzen ditu haizeak; eta hego hemisferioan, aldiz, ezkerrerantz.
I-H edo H-I norabidea ez da garrantzitsua; desbideratzea hemisferioaren araberakoa da.
Osaera
Nitrogenoa%78, Oxigenoa%20,9, Argona%0,93, Karbono dioxido%0,03, Beste batzuk(metano, helioa, hidrogeno, neon eta kripton) %0,14
Atmosferaren funtzioak
Funtzio erregulatzailea
Beroaren banaketa
Haizearekin airea mugitzen da eta aire masak mugitzen direnean presio aldaketak sortzen ditu.Eguzki izpiek eta lurreko emisioek aire masak berotzean eragindako bero transferentziaren ondorio, alegia. Intsolazioa lurreko latitudearen araberakoa da.
Berotegi efektua
Eguzki izpiak errebotatzen dute berotegi efektuaren esker eta horregaitik Lurraren temperatura 15 ºC eta ez -18ºC
Babes funtzioak
Atmosfera gamma izpiak, X izpiak eta izpi ultramoreak(izaki bizidunentzat hilgarrienak diren izpiak) sartzea eragozten du.
Hidrosfera
Lurreko ur geruza da hidrosfera. Lurreko azaleraren % 75 estaltzen du. Egoera likidoan, solidoan eta gas egoeran dago. 1.454 milioi km3-ko bolumena hartzen du
URAREN EZAUGARRIAK
Tenperatura
Azaleko tenperatura klimaren eta latitudearen araberakoa da. Sakoneko tenperatura 5 ºC eta 0 ºC (poloetan) bitartekoa izaten da; eta latitude ertainetan eta baxuetan, berriz, 20 ºC (azalean) eta 4 ºC (sakoneran) bitartekoa. Hiru geruza bertikal daude: epilimnion, termoklina (mesolimnion) eta hipolimnion. Termoklinak funtsezko zeregina du ur ozeanikoen dinamikan, goiko geruza beroa azpikoarekin (hotzagoa eta dentsoagoa) nahastea eragozten baitu.
Dentsitatea
Gazitasunarekin eta tenperaturarekin du zerikusia: txikitu egiten da tenperaturak gora egin ahala, eta, handitu, aldiz, gazitasuna handitzen den heinean.
Disolbatutako gasak
Lurreko atmosferatik datoz edo jarduera fotosintesikoaren bidez sortzen dira. Karbono dioxidoa (CO2) da ugariena; eta oxigenoa (O2) eta nitrogenoa (N2), ondoren. Gas horien disolbagarritasuna tenperaturarekiko alderantziz proportzionala da, eta presio atmosferikoarekiko zuzenki proportzionala.
Argiztapena eta gardentasuna
Eremu fotikoa argia iristen den eremua da, organismo fotosintetikoak bizi daitezkeen eremua, alegia.
Eremu afotikoa, berriz, sakonago dago eta argirik gabea da.
Gazitazuna
Uretan disolbatutako gatz kopurua da. Ur ozeanikoek (gaziak) 35 g/L-ko gazitasuna dute batez beste, eta sodio kloruroa da haietan gatzik ugariena. Ur kontinentalek (gezak) 0,5 g/L-ko gazitasuna dute, eta kaltzio bikarbonatoa dute batez ere. Ur gazikarek 0,5 g/L eta 35 g/L bitarteko kontzentrazioak izaten dituzte.
ZIKLO HIDROLOGIKOA
Zikloak uraren mugimenduak erakusten ditu, uraren egoera desberdinetan, bai eta urak atmosferarekin, geosferarekin eta biosferarekin duen lotura ere. Eguzki energiak eta grabitateak ematen diote beharrezko indarra prozesu horri.
1º: Eguzki energiak uraren lurruntzea eta ebapotranspirazioa eragiten ditu; ondorioz, urak gorantz egiten du.
2º: Ur lurruna kondentsatu egiten da eta, kondentsatzean, hodeiak sortzen ditu.
3º: Kondentsazioak uraren prezipitazioa eragiten du.
4º: Ur hori lurrazalean behera abiatzen da (lurgaineko jariatzea) edo lurrean barrena iragazten da (lurpeko jariatzea).
LURRAREN ERLIEBEA: BARNE ETA KANPO PROZESU GEOLOGIKOAK
BARNE PROZESU GEOLOGIKOAK
Deformazioak
Tolesturak: Material solidozko deformazio plastikoak dira, uhin formakoak, konpresio indarren eraginez sortuak.
Antiklinalak: uhinaren zabalgunea behealdean duten tolesturak dira; material zaharrenak tolesturaren nukleoan daude. ![image]
Sinklinaletan: uhina gorantz irekita geratzen da, U forman, eta material berrienak tolesturaren nukleoan.
Failak eta diaklasak: Arroketan gertatzen diren apurketak dira. Konpresio zein distentsio indarrek edo zizaila indarrek eragindako deformazio zurrunak dira. Failetan, arrokak hausturan zehar desplazatzen dira; diaklasetan, aldiz, ez.
Faila normala: Distentsio esfortzuen ondorioz eratzen da, hau da, bi bloke bata bestetik aldentzen dituzten indarren bidez, haietako bat faila planoan behera hondoratzean.
Alderantzizko faila: Konpresioz eratzen dira, hau da, bi bloke bata bestera hurbiltzen dituzten indarren bidez, haietako bat faila planoan gora igotzean.
Norabide faila: Zizaila esfortzuen eraginez sortzen dira: arroka blokeak horizontalki higitzen dira, kontrako norabideetan.
Magmatismoa
Erliebe forma bereizgarrienak hartxingadiak (granitoz osatuak) eta sumendiak (jarduera magmatiko estrusibo baten ondoren sortuak) dira.
Metamorfismoa
Metamorfismoa arroka batek bere egoera solidoa aldatu gabe jasaten dituen transformazio fisiko-kimikoen multzoa da. Arrokak bere eratze prozesuan zituenak ez bezalako presio eta tenperatura baldintzak jasatean gertatzen dira transformazio horiek; bai eta kimikoki aktiboak (urez eta karbono dioxidoz osatuak, alegia) diren fluidoen eraginez ere.
KANPO PROZESU GEOLOGIKOAK
Meteorizazioa: Arrokek in situ jasaten duten eraldaketa da, kanpo eragile geologikoekin kontaktuan egotearen ondoriozkoa.
Fisiko
Krioklastia: izotzaren ziri efektuaren ondorioz gertatzen da, izotzaldi-urtzaldi zikloetan.
Termoklastia: eguneroko tenperatura aldaketek eragindako uzkurdura-dilatazio alternantziaren ondorioz gertatzen da.
Kimiko
Oxidazioa: mineral metalikoak oxigenoarekin kontaktuan disgregatzea da.
Disoluzioa: arrokak urarekin kontaktuan deskonposatzea da.
Biologiko
Bioklastia: landareen sustraien hedapenaren eta animalia zulozulatzaileen ekintzaren ondorioz gertatzen da.
Garraioa. Fluidoak dira garraiatzaileak; eta arrastea, jauzia, esekidura eta disoluzioa, aldiz, garraiatze moduak.
Higadura: Erliebearen desegitea eta kanpo eragile geologikoek sorturiko material disgregatuen mobilizazioa.
Sedimentazioa. Harri zatiak, hau da, sedimentuak, arro sedimentarioan metatzea.
Diagenesia. Sedimentuak arroka sedimetario bihurtzea, trinkotze eta zementazio prozesuen bidez batez ere.
LURZORUA
Geologiaren arabera, lurzorua material disgregatuz osatutako geruza bat da, lurrazala estaltzen duten mineralen eta arroken meteorizazioz eratua. Ekologiaren ikuspegitik, lurzorua atmosferaren, hidrosferaren, geosferaren eta biosferaren faseartea da, eta geruza horietako guztietako osagaiez osatuta dago.
Faktore baldintzatzaileak
Izaki bizidunen jarduera: Organismo deskonposatzaileek, hala nola bakterioek eta onddoek, materia organikoa eman diezaiokete lurzoruari. Materia horri humus deritzo.
Topografia: Maldak higadura errazten du, eta lurzorua eratzea zailtzen. Orientazioak ere eragin nabarmena du lurraren hezetasun mailan eta infiltrazio ahalmenean.
Denbora: Lurzorua azkarrago edo motelago eratzeak bere konposizioa arroka amaren antzekoa izatea edo, aitzitik, beste elementu batzuekin aberastea eta konposizioa aldatzea ekarriko du.
Klima: Faktorerik garrantzitsuena da. Eragina du meteorizazioa era batekoa edo bestekoa izatean eta haren intentsitatean. Bai eta lurzoruaren bilakaeran ere, tenperatura, ur atxikipena eta izaki bizidunen garapena baldintzatzen baititu.
Arroka ama: Lurzoruaren azpiko jatorrizko arroka. Meteorizazio abiadura eta haren konposizio mineralogikoa baldintzatzen ditu.
KANPO ARRISKUAK
LUR MUGIMENDUAK
Mendi hegaletako lur mugimenduak: Horretan eragina duen faktore nagusia grabitatea da (25º-tik gorako maldak), eta, ondoren, prezipitazioak (euri jasak, euri iraunkorrak, denboraleak) eta ibaien eta itsasoaren higadura lana (litologia kontsolidatu gabeak), bai eta landaredi mota ere. Lurrikarek eta uholdeek eraginak izan daitezke, baina giza jarduera batzuek eraginak ere bai, hala nola herri lanek edo baso soiltzeek. Mendi hegaletan gertatzen diren lur mugimendu nagusiak hauek dira: lur irristatzeak, fluxuak eta lur jausiak (luiziak). Kalte pertsonal eta material ugari eragiten dituzte.
Lur hondoratzeak: Mugimendu bertikalak dira. Litologia da haien eragile nagusia, arroka disolbagarrietan gertatzen baitira, hala nola kareharrietan eta igeltsuetan.
Subsidentzia esaten zaie, hondoratzea motela eta jarraitua denean; eta kolapso, hondoratzea bat-batekoa denean. Kolapsoak subsidentziak baino arriskutsuagoak eta kaltegarriagoak dira, giza bizitza eta kalte material terminoetan.
UHOLDEAK
Lehorreko uholdeak: Euri uharrak,ibai uraldiak, presa naturalak jaustea
Kostaldeko uholdeak: Itsas mailaren gorakadak (berotze globalaren ondorioz) eta Mediterraneo aldeko uholde euriek kostaldeko uholde arriskua areagotzen duten faktoreak dira. Espainian, hiru biztanletik bat itsasotik 5 km baino gutxiagora bizi da. Kostaldeko biztanle dentsitateak areagotu egiten du kostaldeko arriskuen eragina, eta Espainiako kostalde osoan dago uholde arriskua.
ELUR JAUSIAK
Elur jausiak goi mendietako arrisku nagusietako bat dira. Elurtutako gainazalaren ezegonkortasunaren ondorioz elurra bat-batean eta abiadura handian mugitzeari esaten zaio elur jausi. Ezegonkortasun horren eragileak lurrikarak edo inguruetan animaliak, hegazkinak edo, besterik gabe, eskiatzaileak edo mendizaleak igarotzea izan daiteke. Faktoreak:
Mendi hegaleko gune jakin batzuetan elur gehiegi pilatzea.
Mendi hegalaren topografia eta orientazioa.
Tenperatura.
Elur geruzan etenuneak izatea, irristadura gertatzea errazten dutelako.
ARRISKUEN PREBENTZIOA
Egiturazko neurriak
Eraikinak eta ingeniaritza teknikoa, besteak beste, arriskua eragiten duten faktoreak minimizatzea eta are desagerraraztea ahalbidetzen dutelako. Horrela, arrisku horien aurreko zaurgarritasuna gutxitzen da.
Elementu indargarriak, hala nola sareak, buloiak eta dikeak
Elementu iraunkorrak, hala nola hustubideak, dragatzeak eta hobiak
Hesi elementuak, hala nola dikeak, presak eta hormak
Egiturazkoak ez diren neurriak
Alerta sistemak: Berehalako arriskuren bat izanez gero, biztanleak jakinnaren gainean jartzeko abisuak
Salbamentu planak eta babes zibileko planak: Larrialdetako erantzun koordinatuak
Hezkuntza eta gizarte kontzientziazioa: Ematen den erantzunak ahalik eta gehien murritz ditzan esposizioa eta zaurgarritasuna
Lurralde antolamendua:Leku bakoitzari erabilera egokiena ematen da. Herritarek arriskurik ez izateko, eta ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko
Arriskuen analisia eta eraikuntza sismoerresistenteari buruzko araudia betetzea jasotzean duen legeria