Zergatik erabiltzen dugu zura?
Zura material berriztagarria, birziklagarria eta biodegradagarria da. Hori bai; benetan berriztagarria izateko, ezinbestekoa da basoak ondo zaintzea, zuhaitzak bota eta gero beste batzuk sartuz. Zentzuz ustiatuz gero, oso material ekologikoa da; zura ateratzeko ez dago energia asko zertan erabili, eta eraldatzean sortzen diren hondakinak ere (azalak, zerrautsa, txirlorak…) aprobetxatu egin daitezke.