Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ZAHATZAROAREN EZAUGARRIAK - Coggle Diagram
ZAHATZAROAREN EZAUGARRIAK
Zahartzea: Bizitza-kalitatea eta autonomia
Zahartzea ez da gaixotasuna edo desgaitasuna, baina aldaketa progresiboak dakartza bizitzako hainbat arlotan
Aldaketa fisikoak, psikologikoak eta sozialak
Biologia, psikologia eta giza harremanetan aldaketak gertatzen dira.
Aldaketa fisikoak
Azala zimurtu eta bigundu.
Masailak eta begiak sartu, sudurra eta belarriak handitu.
Hortzak ahuldu eta atzazalak hauskor bihurtu.
Ilea zuritu eta gorputzaren bizitasuna galdu.
Begi-lausoak garatu (kristalinoaren iluntzea eta ikusmen lausoa)
Aldaketa sentsorialak
Presbizia eta miopia (ikusmen urria distantzia desberdinetan).
Ikusmenaren zorroztasunaren galera eta argi-aldaketetara egokitzeko zailtasunak.
Presbiakusia (entzumenaren galera, goi-maiztasunetan).
Usaimena eta dastamena apaltzea.
Giharretako eta hezurretako aldaketak
Indarra eta pisua galtzea; kaltzio eta mineralen murrizketa hezurretan.
Ibilera motela eta ezegonkorra.
Artikulazioen higadura, mugikortasun-galera eta altuera txikitzea.
Aldaketa fisiologikoak
Bihotzaren eraginkortasuna gutxitzea.
Zainen malgutasunaren galera (presio arteriala handitzea).
Gernu-maskuriaren eta giltzurrunen funtzionamendu moteltzea.
Heste-igarotze motela eta murtxikatzeko zailtasunak.
Nahasmendu endokrinoak (immunitate eta nerbio-sistemen moteltzea).
Aldaketa psikologikoak
Galeren aurrean egokitzeko gaitasuna pertsonaren araberakoa.
Memoria eta zentzumen-gaitasunetan galerak; oroimen eta ulermen zailtasunak.
Ikasteko gaitasuna mantendu baina motelagoa.
Aldaketak gizarte-harremanetan
Denboraren ondoriozko aldaketak: alarguntza, lagunen heriotza.
Gizarte-mailako aldaketak: erretiroa, seme-alaben emantzipazioa.
Harreman sozial ahulak zahartzaroan bakardadearen iturri izan daitezke.
Erretiroa: klase sozialez jaistea, aisialdi gehiago, lan-harremanen eta diru-sarreren galera.
Sare sozialak: familia, auzo-loturak, aitona-amonen eginkizunak.