Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GIZARTERATZEA ETA LANERATZEA BALDINTZATZEN DITUZTEN ALDERDIAK - Coggle…
GIZARTERATZEA ETA LANERATZEA BALDINTZATZEN DITUZTEN ALDERDIAK
ENPLEGA-GARRITASUN ETA OKUPAGARRITASUN KONTZEPTUAK
ENPLEGAGARRITASUNA: Pertsonen mende dagoen laneratze probabilitatea. Hau da, lana bilatzen duten pertsonek dituzten ezaugarriei egiten die erreferentzia
OKUPAGARRITASUNA: Lan merkatuaren mende dagoen laneratze probabilitatea da. Hau da, lan merkatuak eskaintzen dituen aukerak edo lanpostu hutsak.
OKUPAGARRITASUN FAKTOREAK
Okupagarritasun faktore garrantzitsuenen artean hauek aurkitzen dira: egitura, ezaugarriak eta joerak.
Horiez gain, faktore edo alderdi subjetiboak ere badaude. Horiek pertsonari itsatsita daudenak dira eta ez dute ia aldaketarik.
OKUPAGARRITASUNAREN ALDERDI OBJETIBOAK
Dauden lan eskaintzak eta beraien baldintzak edo betekizunak
Lan eskariak eta jendetza edo lehia, hau da, lan zehatz batean lana bilatzen duten pertsona kopurua.
Uneko egoera ekonomikoa
Adierazle ekonomikoak: langabezia, kontratazio eta formazio tasak
Aldaketa demografikoak
Uneko lan politikak: legedia, langabeziaren babeserako programak, lana sustatzeko programak..
Lan merkatuaren berregituraketa: zabalkundean edo gainbeheran dauden sektoreak, teknologia berriak txertatzen ari diren sektoreak...
OKUPAGARRITASUNAREN ALDERDI SUBJETIBOAK
Alderdi hauekk lan emaileen sineskerei egiten diete erreferentzia, eta lan egingo duten pertsonek ezin izango dituzte aldatu.
ADINA: Aurretiko esperientziekin, itxaropenekin eta lan emaileen eskakizunekin lortzen da.
SEXUA: Kategoria profesionaletan, erabilgarritasun edo disponibilitatean, estatus profesionalean, langabetuen promozioan eta soldatan du eragina gehienbat.
ENPLEGAGARRITASUN FAKTOREAK
Enplegagarritasun faktore hauek pertsonaren ezaugarriekin dute lotura; zehatzago esanda, ikaskuntzan, garapenean edo aldaketetan esku hartzeko pertsona sentiberekin.
JARRERAK: Jarrerak pertsonaren inplikazio eta jokaera mailan eragina duten bultzada,joera, sentimendu, helburu ea lehentasunak dira.
Lanari ematen zaion garrantzia, bai indibildualki bai familiarki lanak duen balioa da.
Lan egiteko eta lana bilatzeko interesa: Alde batetik, pertsonaren motibazioa eta aldez aurreko jarrera dira, lana bilatzeari ematen zaion denborari dagokio; beste alde batetik, norberak duen malgutasuna da irekitasunaren eta eskuragarritasunari dagokionez.
Irekitasuna: Pertsonak duen helburua
Eskugarritasuna: Egoera geografikoa( bizitokia, mugikortasuna, autoa, garraio publikoa..) lan ordutegia...
Autoestimu pertsonala eta profesionala: Pertsonak langabezian daraman denboraren arabera, autoestimu baxua edo altua izan dezake.
Kontrol gunea eta arrakasta eta porroten eskuduntza: Bi motaatakoak izan daitezke
Kanpokoak: Egoera krisi ekonomikoari, gobernuaren politikari, berrikuntza teknologikoei eta abarri leporatzen zaio.
Barnekoak: Norberaren egoerari leporatzen zaio, hala nola, lan esperientziari, formazioari, lana bilatzeko ahaleginei, lan merkatuari buruzko informazioarik ez izateari..
Heldutasun okupazionala:Pertsonak lan merkatuarekiko dituen ezagutzen eta zein lan mota nahi duen jakitearen araberakoa da. Motibazioari eta formatzeko interesari eta birziklatzeari ere egien dio erreferentzia
KONPETENTZIAK: Konpetentziak pertsonak bere laneratzea hobetzeko dituen, jaso behar dituen edo garatu behar dituen gaitasun, trebetasun eta abileziak dira.
Konpetentzia pertsonalak: Pertsonak dituen gaitasun edo trebetasunak dira
Oinarrizko konpetentziak: Ahozko gaitasunak, zenbakizkoak, makenikoak..
Harremanezko konpetentziak: Son gizarte trebetasunei erreferentzia egiten dietenak dira (besteekin hitz egiteko erraztasuna, komunikazio-gaitasuna, gatazken ebbazpena..)
Konpetentzia profesionalak: Esperientzia edo formazioaren bidez jasotakoak dira.
Formazioa eta titulazio akademikoa: Jasotako formazioa eta maila, formakuntzarako egunaratzea eta jarrera, eta ezagutza berriak jasotzeko erraztasuna barne hartzen ditu.
Lan esperientzia: Egindako lanen koherentzia eta aniztasuna litzateke, azken lanaren ezaugarriak eta eskatzen den lanarekiko harremana.
Konpetentziak lana bilatzeko tekniketan
Laneratze ezagutzak: Pertsonak lan eskaintzen inguruan duen informazioa, informazioa lortzeko jarraitu beharreko bideak, eskatutako lanaren ezaugarriak solatari dagokionez, ordutegia..
Lana bilatzeko teknikak: Faktore honek lana bilatzeko hainbat teknikaren ezagutza eta erabilerarekin du zerikusia.
Zeharkako konpetentziak: Enplegagarritasunaren inguruan, haien artean lotura estua duten konpetentzia pertsonal eta laneko konpetentzia batzuk daude.
GIZARTE FAKTOREAK: Enplegagarritasun eta okupagarritasun faktoreez gain, badaude pertona kokatzen den testuinguruekin zerikusia duten beste gizarte alderdi hauek ere: familia, gizarea eta arlo personala
Testuinguru pertsonala. Berehalako esku hartze bat behar dela adierazten duten ezaugarrien artean ditugu zaintasun ekonomikoak, familia zamak, dituen baliabideak, ohitura ez osasungarriak..