Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA 3 - Coggle Diagram
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA 3
Hizkuntzaren prozesamenduko nahasmenduak: Pertsonak sinboloak erabiltzen ditu bere sentimenduak eta ideiak adierazteko. Sinbolo hauek nola erabili, hizkuntzaren prozesamenduarekin adierazi nahi da. Mezuaren ulermenean eta erantzuna elaboratzean eragina duten patalogiak dira. eta nerbio-sistemaren lesio baten ondorio dira, beraz mezua kodetzen eta deskodetzen diren ataletan eragina dute.
Hizkuntzaren garapeneko nahasmenduak: Hizkuntzaz jabetzeko prozesuan eragina dute, haurtzaroan ematen baitira.
Hizketaren atzerapena
Haurraren adinerako espero diren fonemak ekoizteko orduan atzerapena izaten dute, beraz hizkuntzaren ikaskuntza makalagoa izaten da eta hizketan geroago ikasten dute.
Hizkuntzaren atzerapena
Adierazpenean eta ulermenean eragina izaten du, beraz hizkuntzaren maila guztien garapena oso motela izaten da. Bertan pertsonaren hizkuntzak ume-hizkera itxura hartzen du. Estimulazio eskasegia eta nolabaiteko afektazio kognitiboa, faktoreak izan daitezke hau eragiteko.
Disfasiak
Hizkuntzaren ulermen, prozesamendu eta erabileran eragiten duen nahasmendu larria da. Disfasia duten haurrek atzerapen kronologikoa izaten dute eta ondorioz ez dute ekoizpen lexikorik izaten bi edo hiru urte bete arte. Zailtasun edo arazo handiak dituzte hizkuntza egituratzeko.
Hizkuntzaren nahasmendu eskuratuak. Afasia: Burmuineko lesio baten ondorioz gertatzen den hizketarako ahalmenaren galera edo eskuratutako hizkuntza-nasamendua da. Brocaren eremuko lesioek, eragina izango dute adierazpenean, eta Wernickeren eremuko lesioek berriz, ulermenean. Kaltetutako eremuak hauek izaten dira.
Ahalmena kaltetzen da hitzezko mezua kodetzeko eta deskodetzeko orduan.
Barne-hizkuntzaren eraketan eragiten duten gaitasunak kaltetzen dira.
Pentsamenduarekin eta adimenarekin lotura duten funtzioak kaltetzen dira.
Afasiarekin kaltetutako funtzioak edo eremuak berreskuratzeko tratamenduak daude eta bertan, pausu ezberdinak
Aldi akutua
Afasiak eragindako kalteei mugak jartzean datza eta atzera bueltatu ezin diren kalteak ez gehiagora joatea, hau da, prebentzioz jokatzea.
Aldi azpiakutua
Afasiak eragindako kalteak ebaluatu, diagnostikatu eta berregokitzea da helburu
Egoeraren aldia
Terapia aplikatzen da afasiaren ondorioz funtzioa kaltetu duten eremuak erreabilitatzeko, hau da funtzioak erreabilitatzeko. Garrantzitsua da tratamendua goiz aplikatzea.
Ondorioaren aldia
Lesioak eragin dituen ondorioak haztatu egin behar dira, pertsona berriro ere gizartera eta lanera integratzeko.