Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA 2 - Coggle Diagram
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA 2
Nahasmenduak harreran,
sarreran edo inputean
Harrerako nahasmenduak zentzumenekin zerikusia duten nahasmenduak edo zailtasunak dira, gehienbat entzumenean eta ikusmenean, izan ere, zentzumen hauek kanpoko munduarekin jartzen gaituzte harremanetan eta hauetan zailtasunak izateak komunikazioan eta bizitzan asko eragin dezake.
Ikusmen urritasuna: Ikusmeneko zentzumenean urritasun iraunkor bat izatea da. Ikusmenak kanpoko errealitatea jasotzen ahalbidetzen digu, beraz urritasuna izateak errealityate hori beste era batetara imajinatzera eramaten du.
Ikusmen ahultasuna
Ikusmen-hondarra %30etik gorakoa da, beraz eskolara joateko aukera badago, nahiz eta batzuetan materiala egokitu behar den.
Hipoikusmen sakona
Ikusmen-hondarra %20tik % 30era bitartekoa da. Bolumenak eta koloreak ondo bereizten dira. Eskolara joateko aukera dago, baina irakurtzeko eta idazteko laguntza behar da.
Itsutasun partziala
Pertsona horiek (% 10etik% 20ra bitarteko ikusmen-hondarra dute). Hauek argiaren pertzeptzioa jasotzen dute, beraz honekiko orientatu daitezke, argia ikusten dute, baina ez irudia.
Erabateko itsutasuna
Itsutzat hartzen da %10etik beherako ikusmen-hondarra duen pertsona. Pertsona hauek ez dute ezer ikusten.
Entzumen urritasuna edo hipokausia: Entzumeneko zentzumenean urritasun iraunkor bat izatea da, hau da, entzuteko ahalmenean galera izatea. Hzikuntzaren ikaskuntzan, kanpoko errealitatea ulertzen eta pentsamenduak antolatzen laguntzen du. Hipokausia haurra denean gertatu edo geroago gertatu alde handia dago, izan ere, hizkuntza barneratuta izan hala ez baldintzatuko du.
Hipokausia sakona
Galera 90 dB baino handiagoa da. Hizketan ikasi aurretik gertatzen bada, mututasuna sortzen du normalean eta ikusmen bidez osatzen dute hizkunaren ikaskuntza.
Hipokausia larria
Galera 70-90 dB artekoa da. Hizkuntza ikaskuntzan zailtasun handiak izaten dira, soinuak hautematen baitira, baina ez hizkuntza edo hitzak. Laguntza espazifikoak jaso behar dituzte hizkuntza ikaskuntzarako.
Hipokausia moderatua edo ertaina
Galera 40-70 dB artekoa da. Hizkuntza ikaskuntzan arazoak sortzen ditu eta esandako hitzak ez dira hautematen, beraz ezpain-irakurketa eta audifonoak erabiltzen dira.
Hipokausia txikia edo arina
Galera 40 dB baino txikiagoa da. Hizkuntza ikaskuntzan eta bizitzan ez du alterazio handirik sortzen.
Gor-itsutasuna: Bai entzumeneko zentzumenean eta bai ikusmeneko zentzumenean urritasuna. Kanpoko errealitatea hautemateko zailtasunak izaten dira, beraz hizkuntzaren ikaskuntza eta elkartrukea asko zailtzen da, urritasun bikoitza delako. Zentzumen hauen hondarra oso txikia denean, ukimenaren lanketa edo erabilera oso garrantzitsua da.
Pertsona guztiz gor-itsuak edo sortzetikoak.
Hizketan hasi aurretik dute desgaitasuna. Kanpoko mundua buruan imajinatzeko zailtasunak dituzte mekanismo printzipalak falta dituztelako.
Urritasun bat sortzetikoa eta bestea eskuratua duten pertsonak.
Urritasun bakoitzak dituen ezaugarri ezberdinak partekatzen dituzte orokorrean.
Hizketan ikasi osteko gor-itsutasuna duten pertsonak.
Hizkuntza bereganatu ostean etorri zaie entzumen eta ikusmen urritasuna, horregatik, badute kanpoko munduaren pertzeptzio bat eta ezagutza batzuk. Gainera, ahozko hizkuntzaren ezagutza dute.
Nahasmenduak igortzean, irteeran edo outputean
Ahotseko nahasmenduak: Ahotsa, hainbat egitura ezberdinen koordinazioarekin lortzen da, beraz hauetako bat ez badabil ondo, ahotsean eragingo du, hau da, igorpeneko ezaugarri akustikoetan alterazioak egotea.
Disfoniak: Ahotseko ezaugarri akustikoetan alterazioak izatea da, adibidez, tinbrean, tonuan edo intentsitatean. Alterazio hauek ahotsaren galera partziala eragin dezakete
Disfonia organikoak
Iraunkorrak izan ohi diren fonazio organoetako lesio anatomikoek sortuak dira, hantura, infekzioa, ahots-korden alterazioa, esaterako.
Disfonia funtzionalak
Ahotsaren erabilera txarraren ondorioz gertatzen diren ahotsaren alterazioak dira, lesio anatomikorik gabe. Hauek ohikoenak dira.
Disfonia psikogenoak
Nahasmendu psikologiko baten ondorioz sortutako ahotsaren alterazioak dira.
Disfonia audiogenoak
Entzumen urritasunaren ondorioz sortutako ahotsaren alterazioak dira.
Afonia
Ahots kordetako nerbio bateko lesioagatik ahotsa guztiz galtzea da. Ahotsaren ezaugarri akustiko guztiei eragiten dio eta berreskuragarria da gehienetan
Ahotseko nahasmenduen tratamendua: Disfonia bakoitzaren arabera, tratamendua ere ezberdina izango da. Disfonia batean adibidez, logopediarekin lantzen da eta ohitura txarrak kenduz eraginkorra izan daiteke, adibidez alkohola, tabakoa etab. Ahots-kordak ondo hiratatuta izatea ere garrantzitsua da, egin lasaitze ariketak eta egin atsedenaldiak ahotsean.
Lehenengo pausua, pertsona ohartzea eta onartzea da, hau da, ohartzea arazo edo nahasmendu bat duela, bere borondate gabe ezin baita tratatu.
Ahotsaren ekoizpenean parte hartzen duten ataletan lasaitze-ariketak egin daitezke, diafragma, sorbaldak, lepoa, laringea eta
aurpegian.
Arnas ariketak ere egin daitezke, izan ere, arnasa gaizki hartzeak fonazioan eragina du, beraz arnasa ondo hartzeak arazoak konpondu ditzazke.
Ariketa eta masaje bidez, aho-fonazioko sistemaren eta horrekin lotura duten giharrak landu daitezke, hau da, lepo, sorbaldak eta aurpegia.
Ahotsaren erabilera txarra alde batera utziz, ahotsa ondo igortzen lagundu daiteke, ahots kordak eta atal ezberdinak behartu gabe.
Jariakortasunaren alterazioak: Hizketako adierazpen batzuk dira zein esaten denaren erritmo anormala eragiten duten.
Alterazio ohikoena disfemia da eta hau pertsona bakoitzean ezberdina izaten da, pertsona bakoitzak patroi berezia baitu hizketarako. Hala ere, badaude portaera patroi batzuk disfemia duten pertsonek egiten dituztenak
Disfemia orokorrean hobetu egiten da irakurketarekin.
Beste norbaitekin batera hitz egiteak ere lagun dezake.
Orokorrean ez du eraginik kantatzean
Alkoholarekin kontzientzia-maila jaitsi egiten denez, hobera egiten du disfemiak
Haserre biziko egoeretan hizketaren kontrola galtzen denez, disfemiak onera egiten du.
Neke fisiko edo psikikoarekin okerrera egiten du orokorrean.
Egoera garrantzitsuetan ondo hitz egiteko presioarekin, okerrago hitz egiten da.
Pertsonak bakarrik eta ozen hitz egiten duenean, hobeto egiten du.
Orokorrean telefonoz okerrago hitz egin ohi da.
Ezagutzen diren hitzak ezagutu eta esan beharrekoaren erritmoa markatzeak on egiten du.
Hitz adierazgarriak esatean, arazoak sortu daitezke, izena esate baterako.
Hizketaren artikulazioko patologiak: Hizkuntzaren artikulazio egokia zailtzen duten alterazioak dira. Alterazio hauek, orokorrean, logopedia tratamendu egokia aplikatuz honetu daitezke.
Dislaila
Pertsonaren aho fonazioko organoen mugimendua ez denean egokia, hainbat akats sortu daitezke fonema bat artikulatu edo konbinatzeko orduan. Adibidez 's' edo 'r' izan daitezke.
Disartria
Hizketako mekanismoen giharretako kontrolaren alterazioek eragiten duten hizkuntzako nahasmendu bat da zein nerbio sistema zentralean edo periferikoan lesio bat dagoelako gertatzen den. Alterazioak ohikoak dira erritmoan, intonazioan eta adierazkortasunean.
Hizketako dispraxia
Artikulazioko nahasmendu bat da eta hau organo artikulatzaileen mugimenduetaz arduratzen den burmuineko zatiaren lesio batengatik gertatzen da. Pertsonari kostatu egiten zaio hitzak soinuen artikulazioa kontrolatzea
Rinolalia
Sudurreko eta ahoko erresonantzien arteko
oreka bere onetik kanpo egotearen ondorioz gertatzen den nahasmendu bat da eta hitzen soinuak ahoskatzerakoan gertatzen da.
Disglosia
Artikulazio-organoen alterazio anatomikek sortzen duten nahasmendu bat da, zeinetan hitz egiteko zailtasuna ematen dena. Aho-aurpegiko lesioek edo garezur-aurpegiko malformazioek eragin dezkate, jatorri periferikoa baitu.