Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIO BATUEN NAZIOARTEKO…
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIO BATUEN NAZIOARTEKO ESKUBIDEA
DESGAITASUNEKO KONBENTZIOA
Etorkizuneko ondare hori eraikitzeko urrats bat da, hala espero eta behar duten milioika pertsona desgaituentzat
KONBENTZIOA ESPAÑAN
Espainako Erresumak NBEren konbentzioa eta Hautazko protokoloa berretsi dute eta 200ko maitazaren 3tik dago indarrean
HELBURUA
Desgaitasuna duten pertsona guztiek giza eskubide eta oinarrizko askatasin guztiak berdintasun-baldintzetan sustatzea, babestea eta bermatzea
PRINTZIPIOAK
Aukera berdintasuna
Irisgarritasuna
Desberdintasuna errespetatzea eta desgaitasuna duten pertsonak giza aniztasunaren eta izaeraren zati gisa onartzea;
Gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna
Gizartean erabat eta eraginkortasunez parte hartzea eta sartzea;
Desgaitasuna duten haurren ahalmenen bilakaera eta haien nortasuna zaintzeko eskubidea errespetatzea.
Diskriminaziorik eza
Berezko duintasuna errespetatzea, norberaren autonomia, norberaren erabakiak hartzeko askatasuna barne
ESKUBIDEAK
Irisgarritasuna
Behar diren neurri guztiak hartzea
Berdintasuna eta diskriminaziorik eza
ONDORIOAK
Desgaitasunaren fenomenia atzera bueltarik gabe
Eta pertsona horien eskubideak baliarazteko tresna juridikoa izatea
Nazio Batuen giza eskubideak babesteko sistemaren barruan, herritarren talde hori agerian jartzea
BETEBEHAR OROKORRAK
Konbentzio honekin bateraezinak diren ekintza edo jardunbideak alde batera uztea, eta agintari eta erakunde publikoek bertan xedatutakoaren arabera joka dezaten zaintzea.
Behar diren neurri guztiak hartzea, pertsona, erakunde edo enpresa pribatu batek ere ez dezan diskriminaziorik egin desgaitasun-arrazoiengatik.
Politika eta programa guztietan giza eskubideen babesa eta sustapena kontuan hartzea.
Pertsonen behar espezifikoak asetzeko ahalik eta egokitzapen eta kosturik txikiena behar duten diseinu unibertsaleko ondasun, zerbitzu, ekipo eta instalazioen ikerketa eta garapena sustatzea.
Desgaitasuna duten pertsonen aurkako diskriminazioa dakarten legeak, erregelamenduak, ohiturak eta praktikak aldatzeko edo indargabetzeko beharrezko neurri guztiak hartzea, legegintza-neurriak barne.
Ikerketa eta garapena sustatzea, eta teknologia berrien erabilgarritasuna eta erabilera sustatzea
Konbentzio honetan aitortutako eskubideak gauzatzeko egokiak diren legegintza-, administrazio- eta bestelako neurri guztiak hartzea.
Irisgarria den informazioa ematea mugikortasunerako laguntzei, gailu teknikoei eta laguntza-teknologiei buruz
Desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalen eta langileen prestakuntza sustatzea, laguntza eta zerbitzuak hobeto emateko eskubide horiek bermaturik.
ARTIKULUAK
V. ARTIKULUA
Berdintasuna eta diskriminaziorik eza
Desgaitasun-arrazoiengatiko diskriminazioa debekatuko dute
Berdintasuna sustatuko da, produktuak eta zerbitzuak egokituz.
Pertsona guztiak legearen aurrean berdinak dira
VI. ARTIKULUA
Desgaitasuna duten emakumeak
Emakumeek eta neskatoek guztiek dituzten eskubide eta askatasun berberak izango ditu
Berdintasuna sustatuko dute.
VII. ARTIKULUA
Desgaitasuna duten umeak
Gainerakoen eskubide berberak izango dituzte
Adierazpen askatasuna izango dute
VIII. ARTIKULUA
Kontzientzia hartzea
Desgaitasunari buruz dauden aurreiritzien aurka borrokatzea
Desgaitasuna duten pertsonek gaitasun asko dituztela gizarteari erakustea
Nola?
Informazioa
Errespetua sustatuz
Komunikabideak ideia horietan inplika daitezen sustatuz
Gizartean desgaitasuna duten pertsonen eskubideekiko errespetua sustatzea
IX.ARTIKULUA
Irisgarritasuna.
Lantokietarako eta kaleetarako sarbidea
Ospitaleetarako, eskoletarako eta etxebizitzetarako sarbidea
Informazioa pertsona guztiengana iristea
Nola?
Arauak egingo dira desgaitasuna duten pertsonak leku guztietan sartu eta irten ahal izateko
Instalazio publikoak hizkuntza guztietan seinaleztatuko dira
Pertsonen edo animalien laguntza eskaintzea eraikinetarako sarbidea edo instalazio publikoen erabilera errazteko
Informaziorako, interneterako edo beste teknologia batzuetarako sarbidea erraztea
X.ARTIKULUA
Bizitzarako eskubidea izatea
Dagozkion eskubideak eta beharrezko neurriak hartzea pertsona desgaituek eskubide hori modu eragingarrian izango dutela bermatzeko
XI.ARTIKULUA
Arrisku eta larrialdi humanitarioak
Desgaitasuna duten pertsonen segurtasuna bermatuko da. Bereziki, honako kasu hauetan:
Katastrofe naturalak
Arrisku-egoerak
Gerra edo gatazka armatuak
XII. ARTIKULUA
Errekonozimendu bera legearen aurrean.
Beren ondasun ekonomikoak ezagutzea
Hipoteka-kredituak eta finantza-zerbitzuak eskuratzea
Jabetzak izatea eta oinordetzan hartzea
Gaitasun juridikoa gauzatzeari buruzko neurri guztietan, babes egokiak eta eragingarriak izatea
Egoki eta eragingarri diren neurri guztiak hartuko dituzte pertsona desgaituen eskubidea bermatzeko, gainerakoen baldintza berberetan.
XIII. ARTIKULUA
Justiziarako sarbidea
Ziurtatu desgaitasuna duten pertsonek justiziarako sarbidea izatea gainerakoen baldintza berberetan
Justiziarako sarbidea dutela zirtatzeko justizia-administrazioan lan egiten dutenen trebakuntza egokia sustatuko dute, polizia- eta espetxe-langileak barne.
XIV.ARTIKULUA
Pertsonaren askatasuna eta segurtasuna
Ziurtatu pertsona desgaituek, gainerakoen baldintza berberak izatea
Gozatu pertsonaren askatasun eta segurtasunerako eskubideaz
Legez kanpoko edo arbitrarioki askatasunik gabe ez uztea, eta edozein askatasun-gabetze legearen araberakoa izatea
Ziurtazea prozesu baten ondorioz askatasuna kentzen zaien pertsona desgaituek, gainerakoen baldintza berberetan, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen araberako bermeak izateko eskubidea dutela
XV.ARTIKULUA
Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako babesa
Inori ez zaio torturarik edo bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarririk egingo.
Legegintza-, administrazio-, epaiketa- edo bestelako neurri eraginkor guztiak hartuko dituzte, desgaitasunen bat duten pertsonek gainerakoen baldintza berberetan
XVI.ARTIKULUA
Esplotazioaren, indarkeriaren eta abusuaren aurkako babesa
Desgaitasuna duten pertsonei zerbitzua emateko diseinatutako zerbitzu eta programa guztiak agintari independenteek ikuskatuko dituztela ziurtatuko dute.
Behar diren neurri guztiak hartuko dituzte edozein esplotazio, indarkeria edo abusu motaren biktima diren desgaitasunen bat duten pertsonen errekuperazio fisiko, kognitibo eta psikologikoa, birgaitzea eta gizarteratzea sustatzeko.
Era berean, egoki diren neurri guztiak hartuko dituzte esplotazio, indarkeria eta abusu mota oro eragozteko, besteak beste
Legeria eta politika eraginkorrak hartuko dituzte, emakumea eta haurtzaroa ardatz dituzten legeria eta politikak barne
Desgaitasuna duten pertsonak babesteko egokiak diren legegintza-, administrazio-, gizarte-, hezkuntza- eta bestelako neurri guztiak hartuko dituzte.
XVII.ARTIKULUA
Osotasun pertsonala babestea
Desgaitasunen bat duen pertsona orok bere osotasun fisikoa eta mentala errespetatzeko eskubidea du, gainerakoen baldintza berberetan.
XVIII.ARTIKULUA
Lekualdatzeko askatasuna eta nazionalitatea
Desgaitasunen bat duten pertsonek lekualdatze-askatasunerako duten eskubidea aitortzea
Desgaitasun-arrazoiak direla-eta, beren nazionalitateari buruzko dokumentazioa edo identifikatzeko bestelako dokumentazioa lortzeko, edukitzeko eta erabiltzeko gaitasunaz gabetuak ez izatea.
Edozein herrialdetatik, norberarena barne, irteteko askatasuna izatea.
Nazionalitate bat eskuratzeko eta aldatzeko eskubidea izatea
Norberaren herrialdean sartzeko eskubidea, arbitrarioki edo desgaitasun-arrazoiengatik, ez kentzea.
Desgaitasuna duten haurrek jaiotzetik eskubidea izango dute izen bat, naionalitate bat eskuratzeko
XIX.ARTIKULUA
Modu independentean bizitzeko eta komunitatean sartzeko eskubidea
Desgaitasunen bat duten pertsonek etxeko laguntza-zerbitzuak, egoitza-zerbitzuak eta komunitatearen beste laguntza-zerbitzu batzuk eskura ditzakete.
Herritar guztientzako instalazio eta zerbitzu komunitarioak desgaitasunen bat duten pertsonen eskura egotea
Desgaitasuna duten pertsonek beren bizilekua eta non eta norekin bizi aukeratzeko aukera izatea.
XX.ARTIKULUA
Mugikortasun pertsonala
Desgaitasuna duten pertsonei eta langile espezializatuei pertsona horiekin lan egitea eskaintzea
Mugikortasunerako laguntzak fabrikatzen dituzten erakundeak bultzatzea
Desgaitasuna duten pertsonei formetara iristeko erraztasunak ematea
Desgaitasuna duten pertsonen mugikortasun pertsonala erraztea
XXI.ARTIKULUA
Adierazpen- eta iritzi-askatasuna eta informazioa eskuratzea
Jendeari oro har zerbitzuak ematen dizkioten erakunde pribatuak bultzatzea
Komunikabideak bultzatzea, Internet bidez informazioa ematen dutenak barne
Keinu-hizkuntza onartzea eta erabiltzea erraztea
Keinu-hizkuntzen erabilera ezagutzea eta sustatzea.
Desgaitasunen bat duten pertsonei oro har jendeari zuzendutako informazioa ematea
XXII.ARTIKULUA
Pribatutasuna errespetatzea
Desgaitasunen bat duen ezein pertsonak, ez du legez kanpo esku-sartzerik izango bere bizitza pribatuan, familian, etxean, korrespondentzian.
Desgaitasunen bat duten pertsonen osasunari eta errehabilitazioari buruzko informazio pertsonalaren pribatutasuna babestu
XXIII.ARTIKULUA
Etxea eta familia errespetatzea
Neurri eraginkor eta egokiak hartzea desgaitasuna duten pertsonen aurkako diskriminazioari amaiera emateko
Desgaitasuna duten pertsonek askatasunez eta erantzukizunez erabakitzeko duten eskubidea errespetatzea.
Desgaitasuna duten pertsonek, haurrak barne, beren emankortasunari eustea
Desgaitasuna duten pertsona guztien eskubidea aitortzen da.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak bermatzea
Desgaitasuna duten haurrek familia-bizitzari dagokionez eskubide berberak dituztela ziurtatzea
Haurrak beren borondatearen aurka gurasoengandik banandu ez daitezen ziurtatzea
Ahal den guztia egitea, berehalako familiak ezintasunen bat duen haur bat zaindu ezin duenean.
XXIV.ARTIKULUA
Hezkuntza
Desgaitasuna duten pertsonek hezkuntzarako duten eskubidea aitortzea
Nortasuna ahalik eta gehien garatzea
Desgaitasuna duten pertsonek gizarte aske batean modu eraginkorrean parte har dezaten ahalbidetzea
Giza potentziala eta duintasunaren eta autoestimuaren zentzua erabat garatzea eta giza eskubideekiko errespetua indartzea
Eskubide hori gauzatzean, estatu alderdiek ziurtatuko dute:
Arrazoizko egokitzapenak egitea banakako beharren arabera
Desgaitasuna duten pertsonei behar duten laguntza ematea
Desgaitasuna duten pertsonek lehen eta bigarren hezkuntza inklusiboa eskura dezakete
Laguntza-neurri pertsonalizatuak eta eraginkorrak ematea garapen akademiko eta soziala ahalik eta gehien sustatzen duten inguruneetan.
Desgaitasuna duten pertsonak ez dira hezkuntza-sistema orokorretik kanpo geratuko desgaitasun-arrazoiengatik.
Desgaitasuna duten pertsonei bizitzarako eta garapen sozialerako trebetasunak ikasteko aukera eskaintzea
Keinuen hizkuntza ikastea erraztea
Pertsonen hezkuntza bermatzea
Braillearen ikaskuntza erraztea
Neurri egokiak hartu zeinu-hizkuntzan edo braillean kualifikatuta dauden maisu-maistrak enplegatzeko, ezgaitasuna duten maisu-maistrak barne, eta hezkuntza-maila guztietan lan egiten duten profesionalak eta langileak prestatzeko
Desgaitasuna duten pertsonek goi-mailako hezkuntzarako, lanbide-heziketarako, helduentzako hezkuntzarako eta bizitza osoko ikaskuntzarako sarbide orokorra izatea ziurtatzea, diskriminaziorik gabe.
XXV.ARTIKULUA
Osasuna
Zerbitzu horiek komunitateetatik ahalik eta hurbilen emango dituzte
Osasun-arloko profesionalei eskatuko diete
Desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten osasun-zerbitzuak emango dituzte.
Desgaitasunen bat duten pertsonen aurkako diskriminazioa debekatuko dute
Desgaitasunen bat duten pertsonei osasun-programak eta -arreta doan edo arrazoizko prezioetan emango dizkiete.
Uko egitea eragotziko dute
XVI.ARTIKULUA
Gaikuntza eta birgaitzea
Neurri eraginkorrak eta egokiak hartzea
Ahalik eta etaparik goiztiarrenean hastea eta pertsonaren beharren eta gaitasunen diziplina anitzeko ebaluazioan oinarritzea.
Komunitatean eta gizartearen alderdi guztietan parte hartzen eta gizarteratzen laguntzea
Hasierako prestakuntzaren garapena sustatzea
Laguntza-teknologien eta gailuen eskuragarritasuna, ezagutza eta erabilera sustatzea
XVII.ARTIKULUA
Lana eta enplegua
Desgaitasuna duten pertsonek lan egiteko duten eskubidea ekonomiatzea, gainerakoen baldintza berberetan
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak babestea
Desgaitasuna duten pertsonek beren lan- eta sindikatu-eskubideak baliatu ahal izatea ziurtatzea
Desgaitasun-arrazoiengatiko diskriminazioa debekatzea, edozein enplegu motari buruzko gai guztiei dagokienez
Desgaitasuna duten pertsonei aukera ematea orientazio teknikoko eta bokazioko programa orokorretarako sarbide eraginkorra izan dezaten.
Enplegu-aukerak eta lanbide-sustapena bultzatzea
Enpresa-aukerak eta norberaren konturako enplegu-aukerak sustatzea
Bokazioa eta lanbidea birgaitzeko programak sustatzea
Desgaitasuna duten pertsonak sektore publikoan enplegatzea
Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzea sektore pribatuan
Arrazoizko doikuntzak egiten direla zaintzea
Desgaitasuna duten pertsonek lan-esperientzia eskura dezaten sustatzea
Ziurtatzea desgaitasuna duten pertsonak ez direla esklabotzapean jarriko
XVIII.ARTIKULUA
Bizi-maila egokia eta gizarte-babesa
Aitortzea desgaitasunen bat duten pertsonek eskubidea dutela haientzat eta haien familientzat egokia den bizi-maila izateko
Desgaitasunen bat duten pertsonek gizarte-babesa jasotzeko eta eskubide hori izateko duten eskubidea aitortzea.
Desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek laguntza jasotzeko pobrezia-egoeran bizi direla bermatzea
Desgaitasuna duten pertsonei etxebizitza publikoko programetarako sarbidea bermatzea
Desgaitasuna duten pertsonek, batez ere emakumeek eta neskek eta adineko pertsona desgaituek, gizarte-babeseko programak eta pobrezia murrizteko estrategiak eskura ditzaten bermatzea.
Sarbidea baldintza berdinetan ziurtatzea
Desgaitasuna duten pertsonek edateko uraren zerbitzuak berdintasunez eskura ditzaten eta zerbitzuak eskura ditzaten ziurtatzea
XXIX.ARTIKULUA
Bizitza politikoan eta publikoan parte hartzea
Desgaitasuna duten pertsonek parte hartu ahal izatea ziurtatzea
Desgaitasuna duten pertsonek hauteskundeetan botoa isilpean emateko duten eskubidea babestea.
Desgaitasuna duten pertsonen borondatearen adierazpen askea bermatzea
Hauteskunde-prozedurak, -instalazioak eta -materialak egokiak, irisgarriak eta ulertzeko eta erabiltzeko errazak izango direla bermatzea.
Ingurune bat aktiboki sustatzea
Herrialdeko bizitza publikoarekin eta politikoarekin zerikusia duten gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteetan parte hartzea
Desgaitasuna duten pertsonen erakundeak eratzea.
XXX.ARTIKULUA
Kultura-bizitzan, jolas-jardueretan, aisialdian eta kirolean parte hartzea
Desgaitasuna duten pertsonek parte hartzeko duten eskubidea aitortzea
Telebistako, filmetako, antzerkiko eta beste kultura-jarduera batzuetako programetarako sarbidea izatea.
Kultura-antzezpenak edo -zerbitzuak eskaintzen diren lekuetarako sarbidea izatea.
Kultura-materiala formatu eskuragarrietan eskuratzea.
Neurri egokiak hartzea desgaitasuna duten pertsonek beren potentzia garatu eta erabili ahal izan dezaten
Beharrezko neurri guztiak hartzea
Desgaitasuna duten pertsonek eskubidea izango dute beren kultura- eta hizkuntza-nortasun espezifikoa aitortu eta babesteko.
Desgaitasuna duten pertsonek jardueretan parte hartu ahal izan dezaten neurri egokiak hartzea
Desgaitasuna duten pertsonek kirol-jarduerak antolatzeko eta garatzeko aukera dutela ziurtatzea
Desgaitasuna duten pertsonek kirol-, jolas- eta turismo-instalazioetarako sarbidea dutela ziurtatzea
Parte-hartzea bultzatzea eta sustatzea
Desgaitasuna duten haurrek gainerako haurrekin sarbide bera dutela ziurtatzea
Desgaitasuna duten pertsonek zerbitzuak eskura dituztela ziurtatzea
XXXI.ARTIKULUA
Datuak biltzea eta estatistikak
Konfidentzialak dira eta pribatuak izango dira
Pertsona guztientzako ulerterrazak
Desgaitasuna duten pertsonak ezagutzea ahalbidetuko dute
Desgaitasuna duten pertsonei beren eskubideak defendatzeko aukera emango diete
XXXII.ARTIKULUA
Nazioarteko lankidetza
Herrialdeen arteko lankidetza
Erakundeekin lan egin.
lankidetza eskuragarria eta ulerterraza
Desgaitasuna duten pertsonentzako prestakuntza-programak babestea.
ikerketa babestea
XXXIII.ARTIKULUA
Aplikazio eta jarraipen nazionalak
Erakundeak sortzea konbentzimendua aplikatzen dela egiaztatzeko
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzen diren egiaztatzea
Pertsona eta erakunde berberek lagunduko dute egiaztapena egiten.
XXXIV. - XXXIX. ARTIKULUAK
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko batzordea
Pertsona independenteek osatutako batzordea
Eskubideak bermatzeko datuak jasotzea
Datuak aztertzea eta eskubide horiek hobetzeko aholkuak ematea
XL.ARTIKULUA
Konbentzioa sinatu duten herrialdeen bilera
Hitzarmenarekin zerikusia duten gaiak aztertzeko
Bilera NBEko idazkari nagusiak deituko du
XLI. - XLV. ARTIKULUAK
Gordailuzaina, sinadura eta indarrean jartzea
Gordailuzaina NBEko idazkari nagusia izango da.
Herrialdeek hitzarmena NBEko egoitzan sinatuko dute
20 herrialdek sinatu eta hilabetera sartuko da indarrean.
XLIX. ARTIKULUA
Formatu irisgarria
Hitzarmenaren testua formatu irisgarrian transmitituko da
L.ARTIKULUA
Testu autentikoak
Arabezko, txinerazko, espainierazko, frantsesezko, ingelesezko eta errusierazko testuak ere autentikoak izango dira.