Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA - Coggle Diagram
HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA
Hizkuntzaz jabetzeko oinarriak: Jaiotzen garen unetik inguruan ditugun pertsonekin dugun interakzioaren bitartez ikasten dugu ulertzen eta adierazten, betiere ikasi dugun hizkuntza kodearen bitartez, hainbat egitura funtzional garatuz. Hau prozesu naturala da
Hizkuntzaren oinarri anatomikoak eta funtzionalak
Historian zehar, hizkuntza-ahalmenak eboluzio bat izan du. Garai bateko primateetatik, gaur egungo hizkuntzetara. Horretarako funtzio espezializatuak dituzten zenbait
egitura anatomiko garatu ditugu
Zentzumenak
Hauek denborarekin perfekzionatzen joan dira bakoitzaren funtzioa garatzeko eta informazioa hautemateko.
Garuna
Zentzumenekin jaso dugun informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna ematen du garuneko eremu espezifikoak garatuz
Aho-fonazio aparatua
Koordinazio handia eta zehatza garatu du ahotsa sortzeko, erantzunak emateko eta igortzeko hizketa artikulazioaren bitartez.
Hiru egitura hauek informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna emateko nola funtzionatzen dute
Mezuaren harrera
Jasotzen den mezua aire moduz sartzen da belarrira eta tinpanoarekin talka egiten du. Honek dar dar bat sortzen duenean hezurtxo-katea mugitzen du. Mugimendu edo dardara hori, koklean dauden hartzaile espezializatuek nerbio bultzada bihurtzen dute. Azkenik, entzumen nerbiotik garunera iristen da mezua.
Informazioa prozesatzea eta mezua lantzea
Nerbio bultzadak garun azalera iristean, bertan mezua deskodetu eta interpretatu egiten da. Gainera, erantzuna ere prestatzen da. Garuneko hainbat eremu arduratzen dira horretaz
Wernicke-ren eremua
Jasotako mezua deskodetzen du. Honen funtzioa, hitzen esanahia ulertzea da.
Broca-ren eremua
Kodetze-eremua da. Bertan egiten da erantzun-mezua asmatzeko eta lantzeko prozesua
Bi eremu hauen artean konexioak egon behar du mezua ulertu eta erantzuteko. Hauez gain, motorra, analisia, sintesia, abstrakzioa, sinbolizazioa ere arduratzen dira funtzio honetaz.
Erantzuna igortzea: Aho- fonazioak, burmuinetik nerbio bulkada moduan jasotzen ditu mezua eta hauek eraldatu eta hitzez jartzen ditu. Hau gorputzeko hainbat organo eta egiturek osatzen dute.
Arnas aparatua
Birikek eta arnasbideek osatzen dute eta zerbait esaterakoan soinua sortzeko airea ematen digu.
Ahots-kordak
Laringean dagoen organo bibrakor bat da. Biriketatik irtendako aireak ahots kordekin talka egiten duenean, irten behar duen soinua sortzen da.
Gorputzeko hainbat egitura
Hortz-haginak, ezpainak, ahosabai gogorra eta biguna, ahosabai-errezela eta mihia. Egitura hauek artikulatzeko eraren arabera gure ahots kordetako soinua hitzetan bihurtuko da.
Soinuaren erresonantzia-kaxa
Sudur-barrunbeak, ahoa, faringea eta abar
Aurrean aipatutako egitura guztien eta horien funtzioaren koordinazioak sortzen du ahotsa.
Laringea, fonazioaren organoa: Laringea hainbat kartilagoz osatutako organoa da, barrua hutsa du eta bertan dago fonazioaren organoa. Laringearen barruko eraketan aurkitzen dira ahots-kordak, gihar-toles mugikorrak eta hauek ematen diote organo honi fonazio-funtzioa.
Kanpoko giharrak
Laringea gora edo behera mugitzeko funtzioa dute
Barruko giharrak
Ahots-korden mugimendua gauzatzen dute. Hauen luzera, tonua eta bertatik igarotzen den airea erregulatzeaz arduratzen dira. Ahotsaren soinu ezberdinak sortzen dituzte.
Laringearen fonazio ekintza
Trakeatik datorren aireak ahots kordekin talka egiten du eta hauen ondorioz, bertan dardara bat gertatzen da. Ahots korda hauek erdi-ireki eta erdi-itxi egiten dira eta dardara edo mugimendu honekin soinua sortzen da. Soinu horiek fono-artikulazioko aparatuaren (artikulazio-organoak) mugimenduen bidez modulatuko dira eta bertatik sortuko da giza ahotsa
Hizkuntzaz jabetzeko baldintzak: Hizkuntzaz jabetzeko prozesua naturala da eta bertan abiadura eta erritmoa bezalako baldintzek hartzen dute parte hainbat mekanismoren bitartez, adibidez barnekoak eta kanpokoak
Barneko mekanismoak: Pertsona bakoitzaren berezko baldintzak dira, zein hizkuntzaren ikaskuntza lortzea ahalbidetzen dute.
Adimen-maila optimoa
Pertsona bakoitzak duen ahalmen intelektuala da. Asko baldintzatzen du hizkuntza ikaskuntza, izan ere, aurrerapen erritmoan eragiten du eta maila apala bada, asko moteldu edo atzeratu dezake ikaskuntza.
Heldutasun fisiologikoa
Pertsona bakoitzaren sistema bakoitza ondo garatuta egotea garrantzistua da hizkuntzaren ikaskuntza normal bat emateko, batez ere, komunikazioarekin zerikusia duten sistemak.
Kanpoko mekanismoak: Barneko mekanismoez gain, kanpokoek ere paper handia jokatzen dute hizkuntza ikaskuntzan.
Estimulazio egokia
Garrantzitsua da txikitatik estimulazio egokia jasotzea, batez ere gurasoengandik, izan ere, ikaskuntza motibatzaile batekin errazago ikasiko da.
Imitazio-prozesuak
Txikitan, haurrak heldua imitatzea oso baliagarria da ikasteko, honekin helduaren komunikazioa imitatzen saiatzen baita eta pixkanaka ikasten joango delako.
Eragin truke prozesua: Pertsonen artean gertatzen den interazkio bat da, hau da, elkarren artean komunikatzea eta hitz truke bat egotea. Truke honekin hitzak ikasten dira.