Laringea, fonazioaren organoa
Laringea hainbat kartilagoz osatutako organo bat da, barrutik hutsa. Bere barruko eraketan, gihar-toles mugikor batzuk daude, Horiexek dira, hain zuzen, laringeari bere fonazio funtzioa ematen diotenak.
Kanpoko giharrak, laringea gora edo behera mugitzeaz arduratzen direnak.
Barruko giharrak, ahots-korden mugimenduaz arduratzen direnak; berorien luzera eta tonua aldatzen dute eta tartetik igarotzen den airea erregulatzen dute.