Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
IKASTETXEKO GOBERNU ETA PARTE-HARTZE ORGANOAK - Coggle Diagram
IKASTETXEKO GOBERNU ETA PARTE-HARTZE ORGANOAK
Ikastetxe orok, antolatzeko eta ondo funtzionatzeko, hau zuzenduko duen gobernu-organoak beharrezko ditu. Baita hezkuntza-komunitate osoak parte-hartzeko mekanismoak.
GUZTIEK HAU EDUKI:
IKASLE KLAUSTROA
Irakasle guztiek gobernuan parte hartzen duen organoa da. Askotariko eskumenak dituzte, haien artean, plangintza, koordinazioa eta hezkuntza kontuekin lotutako erabakiak hartzea zein ebaluatzea. Hauek, beste irakasle-organoekin lan egiten dute.
TALDEKO IRAKASLEAK
Talde bereari irakasten duten irakasle taldea. (HAINBAT ARLOTAKO IRAKASLEAK)
TUTOREAK
Talde bereko irakasleak kkoordinatzen dute
IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO DEPARTAMENTUAK
Arloko irakaskuntza antolatu eta garatzeaz arduratu
Departamentuka lan egin
Espezialitate bereko irakasleek osatu
KOORDINAZIO PEDAGOGIKORAKO BATZORDEA
Alderdi akademikoak/hezkuntzari dagozkionak koordinatzen dute.
Ikastetxeko departamentu buruek osatu
CURRICULUMETIK KANPOKO JARDUEREN TALDEA
Curriculumetik kanpo dauden jarduerak koordinatzen duten irakasleek osatzen dute
ESKOLA KONTSEILUA
Eskolako komunitate osoak ikastetxeen gobernuan parte hartzen duen organoa
OSATU: Zuzendariak, ikasketaburuak, irakasleen klaustroko ordezkariek, familien ordezkariek, irakasleak ez diren langileen ordezkari batek eta udaleko ordezkariak
IKASTETXEKO IDAZKARIA-KONTSEILUKO IDAZKARIA, HITZA DU BAINA EZIN DU BOZKATU
ARDURAK: Ikastetxeko funtzionamendu orokorra, zuzendarien hautaketan parte hartzea, ikastetxeko instalazio eta ekipamenduen esku-hartzea, etab...
Hezkuntza bereziko unitateak dituzten eskolatan, hezkuntza-arreta osagarrirako langile ordezkari bat.
ZUZENDARITZA TALDEA (Ikastetxeko gobernu-organo betearazlea)
IKASKETABURUA
Esparru akademikoen agintea du. Jarduera akademikoak, tutoretzak, eta beste ekintza guztiak koordinatzearen buru. Horrez gain, ordutegiak diseinatu, urteko programazioa direinatu, etab... Zuzendaria ez dagoenean, bere ordezkari da.
IDAZKARIA
Ikastetxeko erregimen ekonomiko/administratiboa kudeatzea da bere lana. Bestalde, baliabide informatikoak, materiala, etab... koordinatzen du. Horrez gain, bileren aktak egin, erabakiak eta ziurtagiriak eman, eta beste hainbat gauzaren ardura dauka.
ZUZENDARIA
AGINTARI GORENA DA/ADMINISTRAZIOA ORDEZKATZEN DU. Jarduera guztiak koordinatu eta zuzentzea bere lana, langileen buru da. Legeak betetzen direla bermatzen du.
GURASO ELKARTEA
Ikasleen familiek baita parte hartu dezakete ikastetxeko funtzionamenduan. (IGE)
Batzorde baten bidez antolatu
EGITEN DUTENA
Ikastetxeari laguntzen dio zereginekin
Familiei lagundu ikastetxearekiko alderdiekin
Ikastetxearen kontrolean eta kudeaketan partaidetza sustatzen du.
Familiak ordezkatu Eskola kontseiluan
OSAGARRI
KONTSEILU SOZIALA
Ikasleen egoera sozial, familiar edo ekonomiko zailak artatu eta laguntzeko arduraduna da. Bere helburua ikasleen ongizatea bermatzea da, eskolako bizitzan eta ikaskuntzan oztopoak sor ditzaketen arazo sozialak edo pertsonalak identifikatuz eta konponduz.
MANTENUA
Zentroaren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren materialak, instalazioak eta langileak kudeatu eta koordinatzeaz arduratzen da. Bere eginkizunen artean daude baliabide ekonomikoak eta logistikoak administratzea, eta ikastetxeko jarduerak ongi burutzeko beharrezkoak diren zerbitzuak antolatzea.
ORIENTAZIO BATZORDEA/KONTSEILUA
Ikasleei beren garapen pertsonala, akademikoa eta emozionala lantzen laguntzeko dago. Helburu nagusia ikasleei aholkuak eta baliabideak ematea da, arazoak gainditu eta erabaki egokiak har ditzaten.
ZAINTZA BATZORDEA
Zaintza batzordea eskolan arauak, erregelamenduak eta politikak betetzen direla gainbegiratu eta bermatzeko ardura du, segurtasun eta ordena ingurune bat ziurtatzeko. Batzorde honek ikasleen eta ikastetxearen ongizatea zaintzen du, arau-hausteak prebenitu eta egoki jokatzen dela ziurtatuz.