Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ABIAPUNTU TEORIKOA - Coggle Diagram
ABIAPUNTU TEORIKOA
Komunikazio prozesuen osagaiak eta elementuak.
Igorlea
Mezua gorde eta trasmititzen duen pertsona da. Hartaileak ulertzeko moduan transmititu behar du mezua.
Kanala
Mezuak igorlearengandik hartzailearengana egiten duen bidearen euskarria da.
Mezua
Igorleak hartzaileari bidaltzen dion informazioa da.
Hartzailea
Mezua jasotzen duen pertsona da. Igorleak bidalitako mezua ulertu eta interpretatu behar du.
Kodea
Igorleak, hartzaileak ulertzeko moduan transmititzeko erabiltzen duen hizkuntza da, zeinu, sinbolo edo erregelen sistema bitartez.
Feedback
Hartzaileak ematen duen erantzuna da. Bertan, mezua zuzen edo oker ulertu duen adierazi dezake.
Testuingurua
Komunikazioa gertatzen den espazioa eta denbora da. Komunikazio-prozesuaren ingurune linguistikoa eta soziokulturala da.
Komunikazio oztopoak
Fisikoak
Komunikazioa zailtzen duten komunikazio-oztopoak dira, behar bezala ulertzea oztopatzen duen inguruko zarata da. Oztopo fisikoak era egon daitezke, adibidez, beirak, hormak, kortinak, ...
Semantikoak
Hizkuntzarekin zerikusia duten komunikazio-oztopoak dira
Fisiologikoak
Igorlearen edo hartzaileen baldintzekin lotuta dagoen komunikazio-oztopoak dira, gai fisikoekin edo gaixotasun eta baldintzekin lotuta daudenak
Psikologikoak
Igorlearen zein hartzailearen egoera mental edo emozionalaren ondorioz sortzen diren komunikazio-oztopoak dira. Adibidez, antsietate nahasmena duen pertsona bati jarrera edo erantzun batzuk ulertzea kostatzen zaio.
Komunikazio estiloak
Komunikazio estilo pasiboa
Jarrera
Begirada fijoa saihesten dute, normalean lurrari begira edo begien kontaktua saihesten. Tonu baxuan hitz egiten dute eta gorputz jarrera makurtua izaten dute
Hitzezko mezuak
Uste dut, agian, hori besterik ez dut esan nahi, ez da garrantzitsua baina, berdin dio, etab.
Komunikazio estilo agrasiboa
Jarrera
Aurpegia tentsioan edukitzen dute, haserre eta agresibitate adierazpenekin normalean. Desafio begirada izaten dute eta ahots indartsua eta ozena.
Hitzezko mezuak
Zure errua da, hobe duzu..., ez daukazu ideiarik, gaizki egin duzu, txantxetan ibili behar zara, hobeto egingo zenuke entzungo bazenu, behar duzu, etab. Umilazioa eta kritikak ere sar daitezke
Komunikazio estilo asertiboa
Jarrera
Aurpegiak lasaitasuna eta atsegina dela adieraziko digu. Begirada zuzena izan ohi da eta ez oldarkorra eta menderatzailea. Normalean ahots tonu argia eta irmoa izaten du.
Hitzezko mezuak
Sentitzen dut, sinesten dut, uste dut, ulertzen dut zuk egiten duzunean sentitzen dut, gustatuko litzaidake, zer iruditzen zaizu..., etab.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa
Hitzezko komunikazioa
Hitzegiterakoan erabiltzen den komunikazioa
Hitzik gabeko komunikazioa
Kinesia
Begirada, begi-kontaktua
Hau ere oso garrantzitsua da, arretaz entzuten ari den erakusten digu eta baita ere emozioak adierazten ditu guk hitzegiten dugun bitartean.
Irribarrea
Alaitasuna eta sinpatia adierazten du. Garrantzitsua da gatazkak konpontzerako eta tentsio momentuetan lasaitasuna transmititzen duelako.
Aurpegi adierazpenak
Garrantzitsua da pertsonekin hitzegiterako unean. Aurpegiko adierazpenak ematen digu hartzaileak noraino ulertu duen guk esan dioguna.
Paralinguistikoa
Tonua
Emozioak adierazteko garaian erabiltzen da, hitz edo esaldi jakin batzuk nabarmentzeko edo hiztunaren eta entzulearen arteko harremana adierazteko erabil daiteke.
Abiadura
Ematen ari zaren mezuaren garrantzia adierazteko erabiltzen da. Abiadura azkarrak presa adierazten du eta abiadura motelak seriotasuna edo isilpena adierazi dezake.
Bolumena
Bolumenak mezuaren inportantzia transmititzeko balio du, entzulearen arreta eskuratzeko ere balio du. Bolumen altuak hasarrea eta gogo bizia adierazten du eta bolumen baxuak, berriz, lasaitasuna edo intimitatea.
Isiluneak
Etenaldiak hitz edo esaldi garrantzitsuak nabarmentzeko erabiltzen da, entzuleak informazioa prozesatzeko denbora emateko erabiltzen da.
Proxemia
Distantzia intimoa
15 eta 45 zentimetro arteko distantzia da. Normalean familiarekin edo bikotekidearekin aplikatzen da.
Distantzia pertsonala
50cm-tik 1.20m-ra arteko distantzia da. Hurbileko pertsonak sartzen dira bertan, lagunak, ezagunak...
Distantzia soziala
1.20m eta 3m bitartekoa da. Lagunak eta ezagunak ez diren pertsonekin aplikatzen duguna. Kalean baldin bazaude ezezagun bat izan daiteke adibidez.
Distantzia publikoa
3m eta 3.60m bitartekoa da. Aldakorra da segun eta zer eremutan zauden.
Komunikazioaren egitekoa pertsonen arteko harremanetan
Printzipioak: :
Gizakiok behar dugun gauza bat da komunikatzea. Beste premia asko betetzeko ere laguntzen du.
Pertsonen arteko komunikaziorako gaitasuna ez da neurtu behar gainerako pertsonek gure premiak asetzeko ematen diguten laguntzaren arabera soilik, aintzat hartzekoa baita, era berean, geuk gainerako pertsonen premiak asetzeko ematen dugun laguntza ere.
Pertsonak elkarrekin komunikatzen dira, oso garrantzitsua delako ongizate psikologikoa lortzeko