GIZARTE ZERBITZUEN ESKU HARTZEA
Gizarte zerbitzuen esku hartze eremuak
Ezintasunen bat duten pertsonak
Adinekoak
Zahar etxeak
Eguneko zentroak
Telelaguntza
Haurrak
Arrixku eta babesgabetasun egoerak
Zaintza
Zaintza administratiboak
Tutoretza administratiboa
Laguntza zentroak
Aldi baterako egonaldiak
Emakume eta familien zerbitzua
Bazterkeriaren aurkako atala
Oinarrizko errenta
Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)
Gizarte hitzarmenak
Baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea
Egoitza-sare baten bitartez, besteren laguntza behar duten adineko pertsonei bizileku egokitua eskaintzen zaie, baldin eta gaixotasun edo ezintasun baten ondorioz, behar dituzten zainketa bereziak beren ohiko ingurunean jasotzerik ez badute.
Besteren laguntza behar duten adineko pertsonak euren ohiko gizarte eta famili ingurunean bizi dira ondoen. Eguneko zentroek eginkizun hori betetzen dute, eta egoitzen ordezko zerbitzu eraginkor eta baliagarri bihurtu dira. Eguneko zentroetara joaten diren adinekoak beren etxean eta gizarte-inguruan bizi dira, eta zentroetako profesional kualifikatuek bertan ematen dizkiete behar dituzten laguntza eta zainketa guztiak
Laguntza-zerbitzua ematen zaie 60 urtetik gorako pertsonei eta baita adina, gaixotasuna, urritasuna, bakardadea, edo beste edozer dela, lagundu beharrean dauden pertsona urrituei ere. Telelaguntza zerbitzuak eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan lan egiten du.
Adingabekoen zaintza zuzenbide zibilaren erakunde modura definitu daiteke, non pertsona batek edo erakunde publiko batek adingabe bat hartzen duen, aldi baterako eta guraso-agintearen titularren borondatez – beren-beregi edo modu tazituan emanda edo legearen aginduz. Zaintzak haurra babestu beharra dakar, zaintzailearekin edukitzea, zaintzea, jaten ematea, heziketa ematea eta prestakuntza integrala ematea.
Erakunde publikoak bere gain hartzen duen zaintza da.
Kode Zibilaren 172.1. artikuluak babesgabetasun egoeratzat jotzen du “legeek adingabeen zaintzarako ezartzen dituzten betebeharrak betetzen ez direnean, bete ezin direnean edo modu desegokian betetzen direnean sortzen den egoera, hau da, haurrek behar duten laguntza moral edo materiala jasotzen ez dutenean.
Zentro hauek ezintasunen bat duten pertsonei eta beren familien premiak betetzea dute helburu. Premien arabera mota desberdinetakoak izan daitezke:
Eguneko laguntzako zerbitzuak - Eguneko zentroak
Lan zerbitzuak
Egoitza zerbitzuak, eguneko laguntzarekin eta halakorik gabe
Hauek dira aldi baterako egonaldiaren zikloak:
Zaintzaile nagusiak atseden hartzea.
Zaintzaile nagusia hiltzea eta senideek urritua zaintzeko antolamendua
eraldatu behar izatea.
Zaintzaile nagusiak eritasun larriren bat edukitzea, eta, ondorioz, ospitaleratu edo ebakuntza kirurgikoa egin ostean, ospitalez kanpo sendatzeko denbora behar izatea.
Zaintzaile nagusiak eritasun akuturen bat duten beste senide batzuk (2. mailarainoko odol-ahaideak zein ezkontza-ahaideak) zaindu behar izatea eta, ondorioz, senideak ospitaleratu eta ospitalez kanpo izatea eta, ondorioz, senideak ospitaleratu eta ospitalez kanposendatzeko denbora behar izatea.
Zaintzaile nagusiari senide bat hiltzea, bigarren mailarainoko
odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duena.
Zaintzaile bakarra egotea eta lanik gabeko aldi bat behar izatea urrituen
arreta berriro antolatzeko.
Urritua etxez aldatzea edo bizi den etxean obra garrantzitsuak egitea, obrak irauten duten bitartean edo etxez aldatzeko behar duen denboran zehar.
Emakumeen erabateko garapenerako oztopoak kendu eta berak laneratzen eta gizarteratzen laguntzen duten baliabideak indartzea.
Oinarrizko Errenta aldizkako diru-laguntza da, Administrazioak oinarrizko beharrak asetzeko behar beste diru ez duten pertsonei ematen diena.Oinarrizko Errenta lehentxeago aipatu ditugun zerbitzu eta laguntzen osagarria da Errentari heldu aurretik, noski, zerbitzu eta laguntza horiek guztiak erabili behar ditugu.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) noizean behingo laguntza ekonomikoak dira, ohiko edo aparteko gastu zehatzetarako ematen zaizkienak nahiko baliabiderik ez duten pertsonei.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak udalen eskumeneko laguntzak dira, eta udalerrietako oinarrizko gizarte zerbitzuek kudeatzen dituzte.
Gizarteratze-hitzarmenak egitarau-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, berariazko gizarte-ekintza batzuk zehazten dituzte, hain zuzen ere, elkarbizitzako unitate ekonomiko lokabean bizi diren kideak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko, edo horiek baztertuak izateko duten arriskuari aurrea hartzeko.
Gizarteratze-hitzarmenak dokumentu irekiak dira eta gizarteratzeko prozesu bat ezartzeko bideratzen dira. Prozesu hori pertsona bakoitzari egokituko zaio, pertsonak oro har dituen beharrak kontuan hartuta.
Gure gizartean era askotako bazterketak izan daitezke, eta, horrela, badira gizarte bazterketa nozitzen duten pertsonak edo taldeak. Pertsona edo talde horiek zailtasunak, batzuetan gaindiezinak, aurkitzen dituzte gizarteratzeko, horrexetarako laguntza eta elkartasun neurriak hartzen ez badira.
Zerbitzugintza gauzatu dadin bultzatzea, baldin eta laguntza presaka jaso behar duten andrazkoentzat bada: tratu txarrak, sexu-erasoak eta horrelakoak.
Emakumezkoen aurkako indarkeria ezabatzea helburu duten egitarauak
sustatzea.
Famili Zuzenbidearen arloko lege-aholkularitza eskaintzea, besteak beste, tratu txarrak edota sexu-erasoak jasaten dituztenei.
Zenbait egoeratan aurkitzen diren emakumezkoei laguntza
psikologikoa emateko egitarauak sustatu eta indartzea.
Programa bereziak taxutu eta eskudun erakundeekin lankidetzan aritzea, bakarrik dauden edo familia-zamak dituzten emakume behartsuentzat. Azken batean, helburua da emakumezkoen enpleguaren aldeko politika orokorra sustatzea.
Banakako laguntzak emateko ebazpenak tramitatu, kudeatu eta proposatzea, egoitza-zentroan izatea komeni zaien emakumezkoei erakunde-laguntza emateko.
Diru-laguntzei buruzko ebazpenak tramitatu, kudeatu eta proposatzea.
Emakunderekin lankidetzan jardutea haren ekintza planetan.
Emakumezkoen eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunerako eta Sexu Politiketarako ekintzak antolatu eta bultzatzea.
Emakumezkoen arazo bereziak direla-eta, zabalkunde eta
gizarte-sentsibilizaziorako kanpainak egin daitezela proposatzea.
Herri erakunde eta erakunde pribatuekiko koordinazioa
Nagusiek, agintariek, edo indarreko xedapenek ezartzen dizkioten gainerako eginkizunak.