Hainbat modalitate dauden arren, telelaguntzaren funtzionamendua oso antzekoa eta erraza da guztietan, eta edozein erabiltzaileri egokitzen zaio.
Behin zerbitzua kontratatuta, terminala instalatuko da erabiltzailearen etxean. Instalazio hori teknikari batek egin dezake, edo, nahiago bada, norberak, korronte elektrikora entxufatzea nahikoa den ekipo autoinstagarri batekin. Gainera, sakagailu bat emango zaio erabiltzaileari, eta, edozein larrialdiren aurrean, nahikoa izango da botoia sakatzea langile kualifikatuz osatutako Arreta Zentroarekin zuzenean harremanetan jartzeko.