Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ERLAZIO PROPORTZIONALEKIN KALKULUAK EGITEN - Coggle Diagram
ERLAZIO PROPORTZIONALEKIN KALKULUAK EGITEN
Gogoratu erlazio proportzionalak identifikatzeko urratsak:
Bi magnitudeen arteko zatidurari arrazoia deritzo.
Arrazoia zenbaki-pare multzo batentzat beti berbera (konstantea) bada, erlazioa proportzionala da. Arrazoi horri proportzionaltasun-konstantea deritzo.
Proportzionaltasun-konstantearen unitatea erlazionatutako bi magnitudeen unitateak zatituta lortzen da.
Proportzionalki erlazionatutako pareei dagozkien puntuek osatzen duten grafikoa koordenatu-jatorritik pasatzen den zuzena da.
Adibidez, Kopilaster kopistegian honako salneurri hauek dituzte:
Fotokopia kopurua (ale kopurua) 5 10 15
Salneurria (€) 0,60 1,20 1,80
Erlazio hori proportzionala da, bi magnitudeen arteko zatidurak (arrazoiak) beti balio konstantea duelako. Balio konstante hori proportzionaltasun-konstantea da; kasu honetan, fotokopia ale bakoitzari dagokion prezioa, eta 0,12 €/aleko balioa du.
Erlazio proportzional hori irudikatuko bagenu, honako lerro zuzen hau lortuko genuke:
Erlazio proportzionalekin lotura duten kopuruak kalkulatzeko, nahikoa da proportzionaltasun-konstantearekin (unitatearekin erlazionatutako balioa) biderketa edo zatiketa egitea.
Adibidez, laranjen prezioa 3 €/kg bada eta 2 kg laranjagatik ordaindu beharrekoa kalkulatu nahiko bagenu, nahikoa izango litzateke proportzionaltasun-konstantea (salneurria) laranja kopuruaz biderkatzea:
begin mathsize 12px style 3 fraction numerator € over denominator k g end fraction times 2 space k g equals space 6 € end style
Alderantzizko kalkulu bat egin nahiko bagenu, hots, 15 €-rekin zenbat laranja eros ditzakegun jakiteko, zatiketa egin beharko genuke:
begin mathsize 12px style 15 € divided by 3 fraction numerator € over denominator k g end fraction equals space 5 space k g end style
Ohar zaitez, bi kasuetan, emaitzari dagokion unitatea eragiketen unitateen sinplifikatuz lortzen dela.
Zenbaitetan, aurreko eragiketak egiteko, proportzionaltasun-konstantea (unitatearekin erlazionatutako balioa ) kalkulatu behar da lehenik.
Adibidez, 3 kg sagarraren truke 7 € ordaindu baditugu, 5 kg sagar erosteko zenbat ordaindu behar dugun kalkulatzeko, bi urrats egin beharko ditugu:
Proportzionaltasun-konstantea kalkulatu edo unitatera murriztu:
begin mathsize 12px style 7 space € divided by 3 space k g space equals space 7 fraction numerator € over denominator k g end fraction almost equal to space 2 comma 33 space fraction numerator € over denominator k g end fraction end style
Proportzionaltasun-konstantea kopuruaz biderkatu:
begin mathsize 12px style fraction numerator 7 space € over denominator 3 space k g end fraction times 5 space k g space equals 35 over 3 € space almost equal to 11 comma 67 space € end style
Bi eskaintza konparatu nahi direnean ere, beharrezkoa izaten da proportzionaltasun-konstantea kalkulatzea.