10,5 AZPIGARAPENA:Munduko biztanleren zati bat erosotasunez bizi da, baina biztanle gehienak pobrezian bizi dira. Pobrezia da, zalantzarik gabe, egungo arazo larrienetako bat da: herri eta herrialde osoei eragiten die. Hain da handia aldea, mundua bi multzo handitan zatitzen dela: alde batetik, herrialde garatu edo aberatsak, eta, bestetik, herrialde azpigaratuak edo garapen bideqan daudenak.GARAPEN HITZAK aurrerapen edo hobekuntza esan nahi du, eta bi alderdiri egiten die erreferentzia:
Ekonomia-garapena: Bide ematen du ekonomia-hazkunde jasangarrirako. Helburu hori teknologian, espezializazioan eta merkataritzan oinarritutako ekonomia-antolaketa modernoarekin lotuta dago.
Giza-garapena: Garapen ekonomikoaren esker bizi kalitate hobea daukagu, bai alderdi materialetan (osasun hobea, elikadura egokia, errenta handiagoa...) eta baita gizarte arloetan ere (askatasun handiagoa , kultura hobea...). Bizi kalitate hobea dugunez bizi itxaropen handiagoa dugu.