Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
20.ARRISKUAN DAUDEN EZPEZIEAK - Coggle Diagram
20.ARRISKUAN DAUDEN EZPEZIEAK
Taulan munduan desagertzeko arriskuan dauden espeziei buruzko informazioa daukazu.
Datu horien arabera, munduan 7.480 animalia desagertzeko arrisku bizian daude, eta, urtetik urtera luzatzen ari da zerrenda.
Europa
650
Itsas txakur fraidea
Amerika
1.600 (Ipar Amerika)
Bisonte amerikarra
1.000 (Hego Amerika)
Poloen inguruan
80
Albatrosa
Australia
700
Koala
Afrika
1.350
Lehoinabarra
Asia
2.100
Panda handia
Espezie bat desagertzeko arriskuan dagoela esateko datu batzuk hartu behar izaten dira kontuan
banaketa geografikoa, hau da, non kokatzen den espeziea
populazioaren tamaina, hau da, dagoen kopurua
ugaltzeko dituen berezitasunak
bizidunak dituen mehatxuak
Espezieak desagertzeko aukera handiagoa du
eremu txikian bizi bada
ale gutxi badaude
berezitasun eta sentsibilitate handia badute
ugaltze‑ziklo luzea badute.
Zientzialariek diotenez, gaur egungo jarduerekin jarraituz gero, 1.500.000 animalia eta landare-espezie betiko desager daitezke munduan ehun urte barru.
Arrazoiak
Gizakiak animalien habitatak deuseztatzen dituzte: azpiegiturak sortzen dituztenean eta hiriak handitzen dituztenean. Adibidez: bideak, zubiak, aireportuak, turismo-guneak, industria-eremuak eta horrelakoak sortzen dituztenean.
Airearen eta uraren kutsadurek animalia askoren heriotza eragiten dute. Urak animalia horien elikagaiak kutsatu eta haiek desagertzea eragin dezakete.
Ehiza eta merkataritza. Animalia basatiak gu elikatzeko erabiltzen ditugu eta ehiza handia dago.
Lurreko batez besteko tenperaturak gora egin omen du azken urteetan: klima-aldaketa da.
Desagertzear dauden espezieak
Europan Katamotz iberiarra desagertzeko zorian dago.
Euskal Herrian, ugatza, eguzki-arranoa eta zuhaitz-igela desagertzeko arriskuan daude.
Pirinioetako hartza, bisoi europarra, ibai-kabuxa, apoarmatu istilzalea, e.a. ere desagertzeko arriskuan daude.