Feedbacka. Jerome Bruner-ek garatutako “aldamioen teoriatik” abiatuta, John Hattie-k feedback egoki batek duen garrantzia azpimarratu du. Izan ere, ikerketak erakutsi du feedbacka elementurik eraginkorrenetako bat dela, eta ikasleei non dauden, zer ikaskuntzahelburu duten, helburua lortzeko zer ahalegin diren beharrezkoak, erronkei nola egin behar dieten aurre eta nola egokitu behar dituzten eta nola hobetu dezaketen adierazten dien atzeraelikadura da.