Moneta-politika murrizkorra: Hau bestearen kontrakoa da, hau da, enkateetan diru gutxiago jarriko du eta ondorioz bankuek diru gutxiago edukiko dute. Honen helburua inflazioa kontrolatzea da. EBZk bi aukera dauzka; Maileguetan diru gutxiago jarri enkateetan eta horrela diru-eskaintza murriztu edo interes-tasa handitu. Bankuek diru gutxiago baldin badute bezeroei uzteko, familiek eta enpresek kontsumitzeko eta inbertitzeko diru gutxiago ere lortuko dute. Halaber, interes tasa handitzen bada, garestiagoak aterako zaizkie maileguak eta diru gutxiago eskatu nahi izango dute. Aipatutako bi neurriak, kontsumo eta inbertsioa murriztuko dituzte, eta honen eraginez, eskari erantsia ere bai, prezioen igoera kontrolatuz. Dena den, produkzio eta enpleguaren ganean eragin negatiboak izango dira