Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ESKU-HARTZEA DROGA-MENDEKOTASUNEKO KASUETAN - Coggle Diagram
ESKU-HARTZEA DROGA-MENDEKOTASUNEKO KASUETAN
Droga-mendekotasun kasuetan esku-hartzeko elementuak
Droga-mendekotasuna duenaren profila
Droga-mendekotasuna duenaren laguntza-zerbitzurako sarrera
Pertsona ez da droga-mendekotasuna duenaren laguntza-zerbitzura joaten drogen kontsumo puntual eta isolatua dela eta, baizuk eta kontsumo-prozesu luzearen, osasuna kaltetzearen eta oinarrizko ohituren galderaren ondoren.
Adikzioaren arazoa eta tratamendua
Profesionalek badakite adikzioa arazo kronikoa dela; hori dela eta, irrazionala litzateke tratamenduaren lehen saiakeraren ostean guztizko abstientzia lortu nahi izatea. Gaixoaren osaketa-prozesua kontsumo-maila altutik baxuagora, eta norberaren burua zaintzeko gaitasun txikitik handira igarotzen da.
Mendekotasuna arazo kronikoa dela gogoratu behar da; beraz, substantzia jakina kontsumitzeari utzi diolako bakarrik pertsona ez da osatuta egongo; izan ere, beste substantzia batean eror daiteke: Mendekotasun-prozesua da axola duena, eta ez momentuan kontsumitutako substantzia zein den.
Droga-mendekotasuna duten erabiltzaileen jokaeraren ezaugarriak eta profesionalen jarduna
Manipulatzeko eta gezurra esateko joera
ere droga-mendekotasuna duten gaixo gehienengan kontuan hartu beharreko beste ezaugarria da.
Oldarkortasuna – autokontrol falta – frustrazioarekiko tolerantzia urria,
hiru ezaugarri horiek komunak dira droga-mendekotasuna duten gaixo guztiengan, maila altuagoan edo baxuagoan.
Mugarik eza
da droga-mendekotasuna duten ei lotutako beste ezaugarria.
Droga-mendekotasuna duten erabiltzaile gehienek
zitalkeria
profil altua izaten dute.
Familiaren seregina eta profesionalen jarduna
Droga-mendekotasuna duenaren familiak tratamenduarekiko zeregin anbibalentea du. Batetik, gaixoari laguntzen dio, eta bestetik, familiaren jarrerak tratamenduari boikot ere egin diezaioke. Familiek trata- mendu taldearekin elkarlanean aritzeko nahia erakusten duten arren, gaixoa babesten dute edo bere ekintzak ezkutatzen dituzte.
Arrisku-faktoreak
Droga-mendekotasuna duten gaixoekin lan egiten duten profesionalen erronkarik handiena da gaixoek tratamenduari ekin eta horri jarraitzea, eta alta terapeutikoarekin ateratzea.
Jarraipen-estatistika guztiek erakusten dute tratamendutik alta terapeutikoarekin irtetea lortzen duten erabiltzaileen ehunekoa oso baxua dela, eta droga- mendekotasunean berriro ez erortzea lortzen dutenen ehunekoa ere hala da.
Hauek dira mota horretako gaixoen pronostiko txarra eragiten duten faktore batzuk:
Gizarte-bazterketako egoera
Tratamenduarekiko hasierako motibazio urria
Egonkortasun emozionalaren falta lehen haurtzaroko etapan
Oinarrizko komunikazio-jarraibideen gabezia
Pertsona heldu egonkorren eredu gabezia
Arazo anitzeko familia-eredua
Kontsumo aurrekariak beste senitartekoetan (alkohola nedo bestelako drogak).
Familiaren laguntza falta
Tratu txarrak haurtzaroan
Nortasun maltzurraren profila: muga- edota jokaera-jarraibideen falta da horren ezaugarria
Lotutako arazo psikiatrikoak ( antsietate orokortua, eskizofrenia eta abar)
Arrakasta terapeutiko urria izan duten tratamenduen aurretiko esperientzia
Tratamendu taldea
Profesionalak eta beren egoera emozioanala
Droga-mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalek badakite tratamenduaren arrakasta-indizea oso baxua dela. Gaixoak tratamenduan irauten duen epearen indizea ere oso baxua da.
Hala ere, horrek ez du jarrera ezkorra bultzatu behar, kontrakoa baizik; izan ere, atetik sartu orduko hasi behar da gaixoa bideratzeko ahalegina egiten, denborarik galdu gabe.
Taldea gaixoaren erreferentzia-marko gisa
Bere burua zaintzen dakien taldeak konfiantza eta segurtasuna igortzen die erabiltzaileei, eta taldeko kideen arteko giroa positiboa dela ikusten denean, gaixoek egonaldi luzeagoa egiten dute tratamenduan.
Trebakuntzaren eta laguntza-baliabideen garrantzia
Ez da ahaztu behar droga-mendekotasunetan trebakuntza espezifikoa jasotzeak hauek ulertu ahal izateko duen garrantzia: adikzio- eta mendekotasun-prozesuak inguratzen dituzten alderdiak, substan- tziara ohitzea, abstinentzia-sindromea eta abar.
Esku hartzea
Esku-hartzearen helburuak
Jokabidearen alorra
Kontsumoaren gaineko kontrola lortzea
Asertibotasunaren erabilera lortzea
Sozializazioaren alorra
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko oinarrizko tresnak eskaintzea
Oinarrizko komunikazio-jarraibideen erabilera.
Osasunaren alorra
Bizitzeko ohitura osasuntsiuak
Drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitzea
Legearen alorra
Oraingo bere lege-egoera ezagutzea
Aholkularitzako baliabide publikoei buruzko informazioa
Trebekuntzaren eta lanaren alorra
Lan-munduan sartzeko ibilbide pertsonalak planifikatzea
Lana bilatzeko teknikak ezagutaraztea
Psikologiaren alorra
Antsietatea kontrolatzea
Autoestimua hobetzea
Esku-hartze komun itate terapeutikoetan
Komunitate terapeutikoa da droga-mendekoak tratatzeko oinarrizko bizikidetza- unitatea.
komunitate terapeutikoen egonaldietatik onura gehien ateratzen duten droga-mendekoek honako ezaugarri hauek biltzen dituzte:
Kanpoko familiaren laguntza jaroitzen duten pazienteak.
Lotutako arazo psikmiatrikorik ez duten pazienteak
Aurrekari penalak eta konpondu gabeko auzi judizialak dituzten pazienteak
Erreferentziazko anbulatorian aurretik tratamendu motibatzeko lana egin duten pazienteak
Eboluzio luzeko gaixo kronikoak eta komunitate terapeutikoetan aurretik
tratamenduak jaso dituzte
Ebaluaketa eta jarraipena
Droga-mendekoaren tratamendua amaitzean kontuan hart beharrekoa
Konpondu gabeko auzi judizialak izatea
Lortutako gehienezko abstinentzia tartea
Familiaren laguntza-maila
Gizarteratzearen pronostiko txarra
Orain gutxiko ideia autolitikoak izatea
Gaindosi-gertaerak izana
Kanpoko familiaren erabateko laguntza falta