Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KONTSUMOA ETA MENDEKOTASUNA - Coggle Diagram
KONTSUMOA ETA MENDEKOTASUNA
Erritu-kontsumotik droga-mendekotasunera
Substantzia psikoaktiboen kontsumoa aspalditik egon da eta alderdi kulturalekin lotuta dago, hala nola erritu magikoekin, erlijiosoekin edo osasunarekin. Lehen gehiago lotzen zen mina saihestearekin edo plazera bilatzearekin baina orain kultura modernoarekin ere lotzen da.
Droga menpekotasuna
Droga-mendekotasunak esku-hartze integralak eskatzen ditu mendekotasuna duen gizabanakoari eta haren inguruneari heltzeko. Politika, osasuna, justizia eta hezkuntza arloetan ahalegin bateratua behar da. Adikzioa alderdi biopsikosozialak aintzat hartzen dituzten diziplina anitzeko ikuspegiekin tratatu behar da.
Droga-mendekotasun kasuetan esku-hartzeko elementuak
Droga-mendekotasuna duenaren laguntza-zerbitzurako sarrera
Pertsonek ez dute droga-mendekotasunerako laguntzarik bilatzen noizean behin kontsumitu ondoren, baizik eta kontsumoa haien osasunari eta oinarrizko ohiturei eragiten dien arazo luze bihurtzen denean.
Adikzioaren arazoa eta tratamendua
Profesionalek badakite adikzioa arazo kronikoa dela; hori dela eta, irrazionala litzateke tratamenduaren lehen saiakeraren ostean guztizko abstinentzia lortu nahi izatea.
Droga-mendekotasuna duten erabiltzaileen jokaerak
Oldarkortasuna
Autokontrol falta
frustrazioarekiko tolerantzia urria
Manipulatzeko eta gezurra esateko joera
Muga eza
FAMILIAREN ZEREGINA ETA PROFESIONALEN JARDUNA
Batetik, gaixoari laguntzen dio, eta bestetik, familiaren jarrerak tratamenduari boikot ere egin diezaioke.
Aipamen berezia gaixoaren bikotekidearekiko harre- manari; izan ere, bien artean emoziozko mendekotasunean oinarritzen den harremana egon ohi da,
ARRISKU-FAKTOREAK
Kontsumo aurrekariak beste senitartekoetan
Egonkortasun emozionalaren falta lehen haurtzaroko etapan
Tratu txarrak haurtzaroan
Familiaren laguntza falta
Nortasun maltzurraren profila: muga- edota jokaera-jarraibideen falta da horren ezaugarria
TRATAMENDU TALDEA
Droga-mendekotasuna duen pertsonaren arretarako tratamendu-taldeak diziplina artekoa izan behar du; droga-mendekotasunak ezaugarri kronikoak eta kalteak agertzen ditu nabarmen, eta arazo hori ezin da aldebakarrez landu.
Profesionalak eta beren egoera emozionala
Taldeak elkarrekin lan egin behar du egoera zailei aurre egiteko , hala nola gaixoberritzeei eta errespetu faltari. Askotan, pazienteek ez dute laguntzarik bilatzen beren egoerak okerrera egin arte. Tratamenduaren arrakasta eta atxikipena txikiak badira ere, garrantzitsua da jarrera positiboa eta iraunkorra izatea.
Trebakuntzaren eta laguntza-baliabideen garrantzia
Funtsezkoa da droga-mendekotasunaren tratamenduan prestakuntza espezializatua jasotzea, adikzio- eta errekuperazio-prozesuak ulertzeko. Lantaldeak, adikzioan esperientzia duten profesionalek eta pertsonek osatutakoak, funtsezkoak dira laguntza emateko.