Nabarmendu beharrekoa da substantzia psikoaktiboen eta gizakiaren arteko
harremana ez dela duela gutxiko fenomenoa. Tradizioan, substantzien kontsumoa erritu magiko, erlijioso edota osasun-errituekin lotu izan da. Erabilera hori, ordea, kolektiboa zen, errituala, kontrolpekoa eta gizarte osoak onartzen zuen.