Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ADIKZIOAK DAUZKATEN PERTSONEN EZAUGARRIAK - Coggle Diagram
ADIKZIOAK DAUZKATEN PERTSONEN EZAUGARRIAK
Hasiera batean, drogekin arazoak edukitzeagatik arrisku edo bazterketa egoeran daudenek mendekotasunak edukitzen dituzte, eta, kasu askotan, oso egoera pertsonal, familiar eta sozial eskasak izaten dituzte.
Banakako faktoreak: Adikzioei problematikan, banakako aldagaien espektro zabala aurki dezakegu.
FAKTORE HEREDITARIOA: Faktore hereditarioek zeregin garrantzitsua izaten dute adikzioan: aurrejoera genetikoak mendekotasuna izateko aukera areagotzen du.
FAKTORE EMOZIONALA: Pertsona batzuek beste batzuek baino mendekotasunerako joera handiagoa edukitzea eragiten duten faktore emozionalda daude.
IDENTITATEAREN FAKTOREA: Adikzioen kasuan, nerabezaroa diren aldaketek(fisikoak, psikologikoak nahiz identitateareri dagozkionak), zenbaitetan, pertsona zaurgarriagoa egiten dute, legez kanpoko substantziak probatzeko eta substantzia horiekiko mendekotasuna sortzeko orduan.
NORTASUNAREN FAKTOREA: Inpulsibitatearekin, ahalguztiduntasunaren fabularekin (ezin zait ezer gertatu) edo arduragabekeriarekin lotutako nortasun ezaugarriak arrisku faltoreak dira.
EGOERA PERTSONALA: Faktore hauek garrantzitsuak dira: adina, prestakuntza, egoera sozioekonomikoa, bikote-harremaneko egoera afektiboa, egoera soziolaborala.
JAKIN MINA: Aipatu ohi den beste faktore bat jakin minarena da, eta zerikusi handia dauka substantzia eskura edukitzearekin.
Faktore sozial eta kulturala: Drogen kontsumoa ez da beste jokabide batzuen oso bestelakoa, eta, beraz, besteekin harremanak eraikitzeko eremutan. 3 faktore mota daude
FAMILIA-INGURUNEAREKIN LOTUTAKO FAKTOREAK: Familian sozializatzeko eta rolak nahiz erantzukizunak hartzeko prozesuek eta familia-sistemaren funtzionaltasunak eta komunikazioak eragin handia izaten dute
KOMUNITATE INGURUNEKO FAKTOREAK:Faktoreak (eskola, lana eta laneko giroa, lagunartea,..) faktore aipagarrietako batzuk: Drogak erraz lortzea, talde- presioa: kuadrilla, laneko taldea, lagunak eta abar.
INGURUNE EKONOMIKO-SOZIALEKO FAKTOREAK: Ingurune berehalakoeneko eraginez gainera, errealitate ekonomiko, politiko edo sozialarekin edota joera kulturalekin.
ADIKZIOAK DAUZKATEN PERTSONEN PREMIAK:
Bizi kalitatea hobetzea (kotsumitzeari utziz edo ez)
Substantzien kontsumoa guztiz uztea eta mendekotasuna gainditzea.
Mendekotasuna gainditzeko prozesua tratamendu farmakologiko eta psikoterapeutikoa da, eta grogamendekotasuna dutenek adikzioa utzi eta birgizarteratzea du helburu.
Arazo gainditu arteko prozesu osoan, elkarren segidan agertu ohi diren premiei arreta ematen zai
Tratamenduei eta eskura dituen baliabideei buruzko orientazio premiak:Zein diren, zertan datzan, non egiten diren...
Desintoxikatzeko premiak: Kontsumoa eteteagatik agertzen den abstinentzia sintomatologia arintzea edo kentzea du helburu: Hau da, mendekotasun fisikoari aurre egitea.
Mendekotasuna gainditzeko premiak: Prozesu bereziki psikoterapeutikoa da, eta pertsonaren gaitasun pertsonalak nahiz autokontrol-trebetasunak sustatzea du helburu, droga kontsumorik gabeko bizimoldea antolatzen lagundu diezaioten.
Errehabitatzeko premiak: Mendekotasuna gainditu ondoren, birgizarteratzen lagunduko dioten mekanismoak berreskuratu behar ditu pertsonak.
Drogak kontsumitzearen ondoriozko osasun arazoei ( hiesa, hepatitisa, tuberkulosia eta abar) arreta emateko premiak.
Kalteak murrizteko programak ezagutu eta jasotzeko premiak, droga kontsumoari lotutako ondorio txarrak murriztu edo arintzeari begirakoak: Hiesaren kontrako kitak banatzen dituzten programak, xiringak trukatzeko programak edo metadona bidezko mantentze programak