Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOAREN OSAGAIAK - Coggle Diagram
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOAREN OSAGAIAK
Hitzik gabeko osagaien barruan sartzen dira komunikatzeko ahalmena duten baina hitzak ez diren zeinu edo seinale guztiak.
Mezuak hitzekin transmititzen ditugu, baina baita intonazioarekin, keinuekin, mimikarekin eta adierazten dugun beste edozein alderdirekin.
Hitzik gabeko komunikazioak erlazio estua du hitzezko komunikazioarekin eta prozesua erregulatzen duela esan daikete, mezuaren esanahia zabaltzen, ñabardurak egiten edo aldatzen laguntzen baitu.
2.4 KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA KONBENTZIONALAK
Hizkuntzaren funtsezko gaitasunetako batzuk gordetzen dituzten pertsonekiko komunikazioa hobetzeko, komunikazio konbentzionaleko ohiko komunikazio trebetasunak balia ditzakegu.
Elkarrizketarako trebetasunak , beste pertsona batzuk ezagutzen eta haiekin eraginkortasunez hitz egiten lagun diezaguten, gure jarrera interakzio testuinguruaren errealitatera moldatzeko.
Entzute aktiboa eta enpatia, erabiltzailearekiko interakzioa ahalbidetzen eta transmititu nahi diguna hobeto ulertzen laguntzen digutelako.
Hitzezko hizkuntzaren erabilerari dagokionez, egoera gehienetan komunak izan ohi direnak, nahiz eta batzuk edo besteak azpimarratzen diren, kasuaren arabera. Garrantsitzuenen artean, honako hauek daude
Mezu egituratua ematen saiatzea: Horrek esan nahi du diskurtsoa aurretik pentsatu eta atondu beharko dela, mezua interpretatzea errazagoa izan dadin, ideia nagusiak nabarmenduz.
Mezua sinplea izan dadin ahalgintzea. Hori esaldi labur eta argiekin lortzen da, hitz zehatz eta ulergarriak erabilita, arretari eustea eta mezua berehala deskodetzea errazagoa izan dadin.
Pertsona solaskidearen ahalmenetara egokitzea: Ez dezagun ahaztu kasu askotan gurekin hizketan ari den pertsonak murriztuta daukala bere gaitasun kognitiboa edo hizkuntza ahalmena
ELKARRIZKETA TREBETASUNAK: Pertsona batzuekiko elkarrizke ez formala hasteko eta izateko erabiltzen ditugu elkarrizketa trebetasunak
Komunikaziorako jarrera irekia erakustea eta komunikazio hori ahalbideratuko duten baldintzak bilatzea
Komunikatzeak ez du esan nahi hitz egitea, baizik eta eragin trukean edo interakzioan aritzea
Pertsona solaskidearen baliozko eskaerei aurrea ez hartzen ahalegintzea. Hobe da pertsonari behar duena eskatzeko aukera ematea, bere komunikatzeko estiloa eta erantzuteko denborak errespetatuz.
Hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzearen garrantzia errepikatzea.
HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK
Komunikazio prozesuan hitzik gabeko osagaien ehunekoa garrantzitsua izaten da mezuaren transmisioaren eraginkortasunari dagokionez.
Hitzezko mezuen igorpena jariakortasunez egin behar da, pertsonaren entzumen ezaugarrietara egokitutako ozentasunez, ahots tonu abestsuan eta transmititzen ari garen mezuaren xedearekin bat datorren intonazioan.
Erabiltzaileri konplizitatea adierazten dion aurpegi adierazpena erakutsiko da, hari begietara begiratuz. Ez da ahaztu behar begien bidezko kontaktua lagungarri izaten dela solaskidearen arreta eta inplikazio emozionala hobetzeko.
Keinuak edo imintzioak egitea transmititu nahi dugun ideiari laguntzen dioten gorputz mugimenduak (eskuen mugimenduak, besoenak, buruarenak, jarrera..) egitea da.
Erabiltzailearekiko distantzia egokira kokatzea. Garrantzitsua da identifikatzea zein den hurbiltasun distatzia eraginkorrena, eta hor kokatzea ezarriko dugun komunikazio motaren arabera.
ENTZUTE AKTIBOA ETA ENPATIA: Komunikazio ahalmenak murriztuta dituzten pertsonen zailtasun handienetako bat, komunikazioaren funtzionaltasunaz gainera, bere beharrizanak, kezkak, desirak, interesak..
Entzute aktiboak pertsona hobeto ulertzen laguntzen digu, hark komunikatu nahi diguna ahalik eta dointasun handienaz interpretatzera orientatutako ahalegin aktibo bati esker.
Enpatia bestearen sentimenduak ezagutzea, ulertzea eta estimatzea ahalbidetzen digun trebetasuna da. Pertsona barne munduan sartze eta haren lekuan jartzen laguntzen digu.
Solaskideari entzuteko eta ulertzeko aurrejoera aktibo bat hartzea. Seguru egon behar dugu informazioa ongi ulertzen eta prozesatzen ari garela.
Ahalegin handia egitea entzuten, ez bakarrik pertsonak transmititzen diguna, baizik eta hark benetan transmititu nahi diguna;beraz, beharrezkoa izango da aktiboki behatzea ere, mezuaren adierazpen guztiak interpretatu ahal izateko.
ENTZUMEN DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK: Entzumen desgaitasuna egoera bakoitza bat eta bakarra da, galera maila.. komunikazioa ahalbidetzeko gomendatzen direnak
Pertsonari abisatzea, keinu edo seinaleren batekin, berarekin hitz egin nahi dugula, arreta eskaini diezagun.
Pertsonengandik hurbil kokatzea, aurrez aurre eta altura berean, argi eta garbi ikus ditzan gure bokalizazioak eta aurpegierak.
Naturaltasunez eta jario onarekin hitz egiten saiatzea, baina ohi baino apur bat mantsoago, ongi ahoskatuz eta ozen, baina ez oihuka.
Hizkuntza zuuzena, argia eta zehatza erabiltzea, gauza bakoitza izendatuz eta esaldi osoak eta gramatikalki zuzenak eginez, hurrenkera logikoa errespetatuz.