Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOUNIKAZIOAREN OSAGAIAK ETA ESTRATEGIAK - Coggle Diagram
KOUNIKAZIOAREN OSAGAIAK ETA ESTRATEGIAK
Hitzik gabeko komunikazioaren osagaia
Komunikazioaren hitzik gabeko osagaiek zeinuak, keinuak, mimika, intonazioa eta jantziak bezalako alderdiak barne hartzen dituzte.
Elementu horiek hitzik gabeko hizkuntzatik abiatzen dira, eta hitzezko mezuen esanahia osatzen eta zabaltzen dute, interpretazioan eraginez eta komunikazio-prozesua aberastuz.
Hitzik gabeko ahozko osagaiak
Ahozko komunikazioaren elementuak ahotsaren tonua, abiadura, argitasuna, intonazioa eta besteak dira. Hauek, sentimenduak eta segurtasuna adierazten dituzte.
Hitzik gabeko osagai ez-ahozkoak
Komunikazioaren hitzik gabeko osagaietan sartzen dira mugimenduak eta espazioaren erabilera. Pertsonaren itxura, jantziera eta beste alderdi fisikoak ere osagaiak dira.
Kinesia
Horien artean aurpegi-adierazpena, irribarrea, begirada, gorputzaren mugimenduak eta jarrera daude.
Gorputz-hizkuntza, batez ere eskuen keinuak, komunikazio ikuspegitik oso garrantzitsua da.
Kinesiak gorputzaren keinu eta mugimendu guztiak hartzen ditu, komunikazioan erabiltzen direnak barne.
Proxemia
Eremu intimoa, pertsonala, soziala eta publikoa bezalako lau eremu desberdin daude.
Pertsonak espazioa erabiltzen duten moduak eragina du elkarrekin harremanetan jartzeko gaitasunean, eta hurbiltasuna edo urruntasuna sentitzeko.
Proxemia terminoak pertsonen arteko distantzia fisikoa deskribatzen du, komunikazioan eraginkortasun handiena duen hurbiltasun mailaren arabera.
Komunikazio- estrategia konbentzionalak
Komunikazioa hobetzeko, hizkuntzaren gaitasunak baliagarriak dira, baina elkarrizketarako eta entzute trebetasunentzako ere garrantzitsuak dira. Hauek komunikazioa aktibatzeko eta hobetzeko laguntzen dute, edozein egoeratan.
Hitzezko hizkuntzaren
maneiua
Hitzezko hizkuntza da komunikatzeko bitarteko ohikoena eta eraginkorrena, betiere pertsona gauza baldin bada ulermen eta adierazpen trebetasunak maneiatu eta erabiltzeko.
Mezua sinplea izan dadin ahalegintzea.
Pertsona solaskidearen ahalmenetara
egokitzea.
Mezu egituratua ematen saiatzea.
Hitz gabeko komunikazio estrategiak
Hitzik gabeko osagaiak komunikazio-prozesuan eraginkortasuna handitzen dute. Mugak dituzten pertsonak, osagai horiek gehiago erabiltzen dituzte zailtasunak konpentsatzeko edo hizketa ordezteko.
horretarako aintzat hartuko ditugu honako jarraibide hauek:
Erabiltzaileari konplizitatea adierazten dion
aurpegi-adierazpena erakutsiko da
Keinuak edo imintzioak egitea transmititu nahi dugun ideiari laguntzen dioten gorputz mugimenduak
Hitzezko mezuen igorpena jariakortasunez
egin behar da
Erabiltzailearekiko distantzia egokira
kokatzea.
Elkarrizketa trebetasunak
Elkarrizketa-trebetasunak gizarte-harremanak sustatzen ditu, eta hizkuntza-ahalmena mugatuta duten pertsonak ahalegin handiagoa egin beharko luke portaera erregulatzen lagunduko dioten jarrerak eta jarduketak praktikan jartzeko.
Komunikatzea ez da hitz egitea, baizik eta eragin-trukean edo interakzioan aritzea.
Pertsona solaskidearen eskaerei aurrea hartu eta erantzuteko denborak errespetatzea gomendatzen da, komunikazio-zailtasunak dituzten pertsonak gehiago denbora behar izaten dute erantzuteko.
Komunikaziorako jarrera irekia erakustea eta komunikazio hori ahalbidetuko duten baldintzak bilatzea.
Hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzeak garrantzi handia du, bereziki komunikazio-ahalmena mugatuta duten pertsonak.
Horrelako egoerak ekiditeko eta erabiltzaileak adierazi nahi baina ezin dituen kezka horietara iristeko, lehen mailako bi trebetasun ditugu,
Entzute aktiboak
pertsona hobeto ulertzen
laguntzen digu
Enpatia
bestearen sentimenduak ezagutzea, ulertzea eta estimatzea ahalbidetzen digun trebetasuna da.