Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONEKIKO KOMUNIKAZIOA - Coggle Diagram
MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONEKIKO KOMUNIKAZIOA
Hitzik gabeko komunikazioaren osagaiak
Mezuak hitzekin transmititzen dira, baina intonazioarekin, keinuekin, mimikarekin eta, oro har, adierazten dugun beste edozein alderdirekin ere.
Hitzik gabeko ahozko osagaiak
Parahizkuntza esaten zaio: Ahotsaren ozentasuna, tonua, abiadura, etenak eta isiluneak, jariakortasuna, argitasuna, intonazioa, azentua, zenbait bokalizazio (mm, oh...), eta abar.
Hitzik gabeko osagai ez-ahozkoak
Pertsonaren itxura da, nola janzten den, haren erakargarritasun fisikoa, garbitasuna, bere irudiaren zainketa...
Kinesia: Gorputzaren keinu eta mugimendu guztiak sartzen dira.
Aurpegi-adierazpena, irribarrea, begirada, gorputzaren mugimenduak, jarrera...
Proxemia: pertsonaren espazioa edo pertsonarekiko komunikazioak eraginkortasun handiena duen hurbiltasun-distantzia da. Eremu intimoa, pertsonala, soziala eta
eremu publikoa...
Komunikazio-estrategia konbentzionalak
Elkarrizketarako trebetasunak, beste pertsona batzuk ezagutzen eta haiekin eraginkortasunez hitz egiten lagun diezaguten, gure jarrera interakzio-testuinguruaren errealitatera moldatzeko.
Entzute aktiboa eta enpatia, erabiltzailearekiko interakzioa ahalbidetzen eta transmititu nahi diguna hobeto ulertzen laguntzen digutelako.
Hitzezko hizkuntzaren maneiua
Hitzezko hizkuntza ohikoena eta eraginkorrena da, betiere pertsona gauza baldin bada ulermen eta adierazpen trebetasunak maneiatu eta erabiltzeko. Pertsonaren beharrizan espezifikoen eta kalteturik dituen funtzioen arabera erabiliko du pertsonak ahozko hizkuntza.
Mezu egituratua ematen saiatzea: diskurtsoa aurretik pentsatu eta atondu behar da, mezua errezago interpretatzeko.
Mezua sinplea izan dadin ahalegintzea: Esaldi labur eta argiak, hitz zehatz eta ulergarriak erabiltzea.
Pertsona solaskidearen ahalmenetara
egokitzea: Haren ulermen-mailarako ulergarriak diren hiztegia eta egitura gramatikalak erabili beharko ditugu, betiere infantilismoan erori gabe.
Hitzik gabeko
komunikazio-estrategiak
Beti modulatu beharko dugu gure hitzik gabeko adierazpena komunikatzen ari garen pertsonaren premietara egokitzeko, jarraibide hauek daude horretarako:
Hitzezko mezuen igorpena jariakortasunez egin behar da.
Erabiltzaileari konplizitatea adierazten dion aurpegi-adierazpena erakutsi behar da.
Keinuak edo imintzioak egitea transmititu nahi dugun ideiari laguntzen dioten gorputz- mugimenduak egin behar da.
Erabiltzailearekiko distantzia egokira kokatzea.
Elkarrizketa-trebetasunak
Komunikatzeak ez du esan nahi hitz egitea, baizik eta eragin-trukean edo interakzioan aritzea.
Pertsona solaskidearen balizko eskaerei aurrea ez hartzen ahalegintzea.
Komunikaziorako jarrera irekia erakustea eta komunikazio hori ahalbidetuko duten baldintzak bilatzea.
Hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzearen garrantzia errepikatzea.
Entzute aktiboa eta enpatia
Entzute aktiboa: Pertsona hobeto ulertzen laguntzen digu, hark komunikatu nahi diguna ahalik eta doitasun handienaz interpretatzera orientatutako ahalegin aktibo bati esker.
Enpatia: Bestearen sentimenduak ezagutzea, ulertzea eta estimatzea ahalbidetzen digun trebetasuna da.
komunikazioa ahalbidetzen duten neurriak
Solaskideari entzuteko eta ulertzeko aurrejoera aktibo bat hartzea.
Ahalegin handia egitea entzuten, ez bakarrik pertsonak transmititzen diguna, baizik eta hark benetan transmititu nahi diguna.
-Buruarekin baietz egitea, ulertzen duguna geure hitzekin berriro formulatzea edo esatea ...
Sendogarri positiboak erabiltzea erabiltzailea komunikatzen jarraitzera bultzatzeko eta adoretzeko, kontatzen ari zaiguna interesatzen zaigula erakutsirik.