gehienak lehortarrak, badaude itsastarrak (adibidez: izurdeak, baleak, manatiak…) eta saguzarra hegan egiten duen ugaztun bakarra da. Gorputza ilez estalita dute; biriken bidez arnasten dute; homeotermoak dira. Bibiparoak dira gehienak (ugaztun karendunak esaten zaie), nolanahi ere, ugaztun martsupialioak bibiparoak dira, baina plazentarik ez dute (adibidez, kangurua) eta badaude ugaztun obiparoak direnak (arrautzak jartzen dutenak), monotrematuak alegia, adibidez, ornitorrinkoa. Hori bai, ugaztun guzti-guztiek kumeak esnearekin elikatzen dituzte, horregatik ia guztiek ugatzak dituzte (hori da talde taxonomikoaren izenaren arrazoia).