Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Aro Modernoko gizarte-antolamendua: euskal lurraldeetako erakundeak…
Aro Modernoko gizarte-antolamendua: euskal lurraldeetako erakundeak [ESKEMA 2]
Erakundeei dagokionez, euskal lurraldeetan hiru antolamendu modu zeudela esan dezakegu.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Nafarroako bi errealitateetako Gorteak
Lapurdi eta Zuberoako biltzarrak
Aipatzekoa da Hego Euskal Herriko erakundeak espainiar monarkiaren barruan aski sendoak izan ziren bitartean, Ipar Euskal Herriko erakundeak Frantziaren barruan askoz ahulagoak izan zirela
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Batzar Nagusiak zeuden Batzar Nagusi hauek lurraldeko legebiltzar modukoak ziren.
Maiztasuna: Bizkaiko Batzar Nagusiak bi urtetik behin elkartzen ziren. Gipuzkoakoak urtean bitan, txandaka probintziako hainbat herritan.
Partaideak: Batzar Nagusiek bi talde elkartzen zituzten: Alde batetik erregearen ordezkaria egoten zen, Bizkaian eta Gipuzkoan korrejidore izena zuena eta Araban Diputatu Nagusia zena.
Funtzioa. Batzar Nagusiek arlo askotako eskumenak zituzten: exekutiboak, judizialak eta hein batean legegileak. Berez, Batzar Nagusiek onartutako arauak lege bihurtzeko erregeak berretsi behar zituen, baina lege-proposamena egiteko eskumena zuten.
Batzar Nagusiak bilduta ez zeuden bitartean, haien ordezko organo bat jartzen zen martxan: Foru Aldundia edo Diputazioa.
Gaztelako koroak Nafarroa konkistatu ondoren, Nafarroa eta Nafarroa Beherea bereizi egin ziren eta bi errealitate sortu ziren: alde batetik Nafarroako berezko erregeak Nafarroa Beherean jarraitu zuten eta Nafarroa Garaian izenez erresuma izaten jarraitu zuen, baina Espainiako koroari atxikitako erresuma gisa.
Nafarroa garaiak, Gorteak (lege-biltzarra) izaten jarraitu zuen.
Partaideak: Gortea beste lurraldeetan ez bezala, erakunde estamentala zen. Hiru adar zituen: nobleen adarra, kleroaren adarra eta herrien adarra.
Maiztasuna: Bizpahiru urtetik behin elkartu ohi ziren, edo sarriago, egoerak eskatzen bazuen. Iruñean edo merindadeen hiriburuetan (eskualdeburuetan) elkartu ohi ziren. .
Funtzioak: Nafarroak foruak zituen, hau da, oinarrizko arau idatziak. Hartutako erabakiek erregearen onespena behar izaten zuten. Gorteak elkartzen ez ziren garaian Nafarroan ere Diputazio bat jartzen zen martxan gobernu antzean funtziona zezan.
Nafarroa Beherean ere Gorteak zeuden.
Partaideak: Gorteak izaera estamentala zuten. Nafarroa Behereko erregearen ordezkariak, baile izenekoak, gorteak hartzen zituen erabakietan eragin handia zuen.
Maiztasuna: Nafarroa Behereko Gorteak lehenengoz 1523an bildu ziren. 1620an eta ez zuten biltzeko epe jakinik.
Funtzioa: Frantziako koroak bereganatu egin zuen Nafarroako erresuma, eta, handik aurrera, Frantziako erregea izan zen Nafarroako erregea. Foruek eta berezko erakundeek lehenean iraun zuten hasieran, baina Paristik eskumen horiek murriztu zituzten.
Lapurdin XVI. mendean herrietako ordezkariak biltzeko parlamentu moduko bat, Lapurdiko edo Uztaritzeko Biltzarra sortu zen.
Partaideak: Lapurdiko Biltzarra ere ez zen estamentala. Erregeak Lapurdin zuen ordezkariari bailea deitzen zitzaion eta eragin handia zuen biltzarrean.
Maiztasuna: Epe jakinik gabe biltzen ziren.
Funtzioa: Eskumenak, hgoaldeko erakundeenak baino apalagoak ziren. Funtsean, udalerrien arteko politika koordinatzen zuen.
Zuberoan bi biltzar zeuden. Ordako Gortea eta Silbiet herritarren biltzarra. Bi erakunde horiek elkarrekin koordinatu beharra bazuten ere, Ordako Gorteek garrantzia handiagoa zuten.
• Ordako Gortea erakunde estamentala zegoen, epe jakinik gabe elkartzen zena eta nobleak eta kleroa biltzen zituena.
• Silbiet herritarren biltzarra, Iribarneko basoan biltzen zen.
Zuberoan, Frantziako erregearen ordezkaria Mauleko gazteluko kapitaina zen eta erabaki ahalmen handia zuen.