Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOMUNIKAZIO EZ SEXISTA - Coggle Diagram
KOMUNIKAZIO EZ SEXISTA
GENERO IKUSPEGIA ESKU HARTZE SOZIALEAN
Genero-ikuspegia esku-hartze sozialean, emakumeen indarkeria eta langabezia bezalako desberdintasunei aurre egiteko da.
GENERO ETA SEXU DESBERDINTASUNAK
SEXU DESBERDINTASUNA: Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun fisiko eta
biologikoak dira, zeinak biologikoki zehaztuta baitaude.
GENERO DESBERDINTASUNAK: Genero-desberdintasunak roletan eta aukeretan, tradizioen, balioen eta gizarte-portaeren arabera.
Funtsezkoa da gizarte-komunikazioan hizkera sexista erabiltzea saihestea, berdintasuna sustatzeko eta diskriminaziorik gabe hezteko. Telebista bezalako komunikabideak, komunikatzeko modu esanguratzuenak dira, horregatik, hizkuntza inklusiboa sustatu behar dute, herritarrak praktika horretara ohitzeko.
GENERO ROLAK ETA ESTERIOTIPOAK
ROL FEMENINOAK: Rol femeninoa, batez ere, eremu pribatuari lotuta egon ohi da, eta bigarren mailakotzat jotzen da. Emakumeek harreman afektiboez eta zaintza eta arreta pertsonaleko lanez arduratzeko joera dute. Horrek esan nahi du familia-ingurunean erantzukizun handia dutela, baina askotan ikusgarritasun mugatua dutela gizartean.
ROL MASKULINOAK: Rol maskulinoak positibotzat hartzen dira, eta eremu publikoko botere- eta lidergo-posizioekin lotzen dira. Horren ondorioz, gizonak hainbat arlotan (ekonomian eta gizartean, esaterako) arrakasta izateko prestatzen dira, eta menderatzeko eta kontrola izateko hezten dira. Laburbilduz, gure gizartea bizitzaren zenbait alderditan gizonak lehenesten dituen kultura baten gainean eraikita dago, eta, horrela, gizonen eta emakumeen arteko hierarkia indartzen da hainbat alderditan.
Estereotipo sozialetan oinarritutako jokabide-ereduak gizonentzat eta emakumeentzat. Espektatiba eta portaerak definitzen dituzte.
ANDROZENTRISMOA: Maskulinoan oinarritutako gizarte-eredua, emakumeak baztertuta. Hierarkia sortzea, gizarteari eraginez.
HIZKUNTZA SEXISTA
Edozein proiektu edo mezu sustatzean, garrantzitsua da hizkuntza nola erabiltzen dugun kontuan hartzea. Askotan, sumatu ere egin gabe sexistak izan daitezkeen adierazpideak erabiltzen ditugu. Funtsezkoa da hizkera mota hori publizitatetik eta beste mezu batzuetatik kentzea, bi arrazoi nagusitarako: gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna islatzeko eta inklusiboak eta hezitzaileak izateko, diskriminaziorik gabe.
ESTERIOTIPOAK ETA IRUDIAK
EMAKUMEAK ETA PUBLIZITATEA
Publizitateak oraindik ere erakusten ditu emakumeei eta gizonei buruzko estereotipo zaharrak, nahiz eta berdintasunerantz aurrerapausoak eman diren. Emakumeak etxeko lanetan edo sexu-objektu gisa irudikatzen dira, eta gizonak, berriz, lanean nagusi eta arrakastatsu gisa. Horrek genero-rol zaharkituak indartzen ditu eta emakumeen autoestimuan eragina izan dezake. Hala ere, badira genero-berdintasuna sustatzen duten eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza askotarikoagoa erakusten duten publizitate-kanpainak.
Publizitateak eta hedabideek genero-estereotipoak erakusten dituzte askotan, eta rolak gizonei eta emakumeei mugatzen dizkiete. Berdintasuna sustatzeko, aniztasuna adierazi behar dugu rol eta portaeretan, emakumeak gizartean subjektu aktibo gisa aitortuz.
BERDINTASUNAK ETA DESBERDINTASUNAK
Pertsonen arteko desberdintasun naturalek desberdintasun sozialak eragin ditzakete. Berdintasunak ekitatea bilatzen du eskubideetan eta aukeretan, genero-ikuspegia nabarmenduz.